Arrantza-populazioen biomasa neurtzen eta haien egitura —adina, tamaina eta banaketa espaziala— aztertzen duen ebaluazio-zerbitzua, kudeaketa jasangarrirako funtsezko informazioa eskaintzeko.
Arrantza-kudeaketa egokia egiteko, ezinbestekoa da ustiatzen diren populazioen ugaritasuna eta egitura zehaztasunez ezagutzea. Informazio hori gabe, handitu egiten da arrantza-aukerak galtzeko edo eraginkorrak ez diren neurriak aplikatzeko arriskua.
Sektoreak: Arrantza eta akuikulturako sektorea
Ikerketa lerroak: Arrantza eta akuikultura eraginkorra eta jasangarria, Bioteknologia
Ikerketa-azpilerroak: Arrantzaren kudeaketa jasangarria, Bioteknologia urdina