Klima-aldaketaren agertoki desberdinen aurrean itsas espezieek etorkizunean izango duten erresilientzia proiektatzen dugu, ekosistemen analisien, iragarpen-modelizazioaren eta datu ekologikoen bidez. Zerbitzu honek egungo diagnostikoa osatzen du, epe ertain eta luzerako ikuspegi estrategikoa eskainiz.
Klima-aldaketak merkataritza-intereseko itsas espezieen banaketa, ugaritasuna eta produktibitatea aldatuko ditu datozen urteetan. Eragin horien etorkizuneko ebaluaziorik gabe, ezinezkoa da arriskuak aurreikustea eta kudeaketa behar besteko aurrerapenez egokitzea.
AZTIn, sektorearen plangintza estrategikora bideratutako etorkizuneko klima-ebaluaziorako ikuspegi bat garatzen dugu:
Sektoreak: Arrantza eta akuikulturako sektorea
Ikerketa lerroak: Ekonomia urdina, Ingurumen-erresilientzia eta aldaketa globala, Klima Aldaketa
Ikerketa-azpilerroak: Klima-aldaketaren joerak eta eszenarioak