Ekitaldiaren agenda

BIOSPAIN 2026

UTC/12/1790640000 - UTC/12/1790812800 | 09:00 - 17:30
Bilbao Exhibition Centre (BEC)
Ingelesa
Antolatzailea: ASEBIO; Basque Health Cluster (BHC); Bizkaiko Foru Aldundia; Eusko Jaurlaritza. AZTIk BIOSPAIN 2026rekin lankidetzan dihardu. Ekitaldiaren webgunea

BIOSPAIN Europako hegoaldeko bioteknologia-ekosistemako topagune nagusietako bat da, eta bioteknologiari lotutako enpresak, inbertitzaileak, erakundeak, ikerketa-zentroak eta profesionalak biltzen ditu.

2026ko edizioa irailaren 29tik urriaren 1era egingo da Bilbao Exhibition Centren. Programak honako hauek uztartuko ditu: aldebiko bilerak partnering plataformaren bidez, zientziari, berrikuntzari eta inbertsioari buruzko hitzaldi-programa, erakusketa-gunea, Talent Day eta networking jarduera ugari.

AZTIk BIOSPAIN 2026rekin lankidetzan dihardu, eta topaketan parte hartuko du elikaduran, osasunean eta bioekonomia urdinean aplikatutako bioteknologiaren arloan dituen gaitasunak aurkezteko: doitasunezko nutriziotik, teknologia omikoetatik eta mikrobiomaren azterketatik hasi, eta hartzidurara, bioprozesuetara, osagai funtzionaletara, itsas bioaktiboetara eta biobaliabideen balorizaziora arte.

Topaketa bioteknologia-enpresei, inbertitzaileei, startupei, zentro teknologiko eta ikerketa-zentroei, unibertsitateei, administrazioei eta bioteknologiaren arloan lankidetzarako, berrikuntzarako eta negoziorako aukera berriak sortzeko interesa duten beste eragile batzuei zuzenduta dago.

Informazioa eta izen-emateak ekitaldiaren webgunean:  https://biospain.com/

Erlazionatutako aktualitatea

Gertaera 14.10.2026 - 15.10.2026
Kursaal Biltzar Jauregia · Donostia

ADINBERRI Longevity Forum 2026

Gehiago irakurri
Gertaera 29.09.2026 - 01.10.2026
Bilbao Exhibition Centre (BEC)

BIOSPAIN 2026

Gehiago irakurri
Gertaera 08.10.2026 - 09.10.2026
FICOBA. Irún (Gipuzkoa)

UHINAK Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko nazioarteko VII. Kongresua

Gehiago irakurri
Gertaera 16.06.2026 - 18.06.2026
Kursaal Conference Center. Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Donostia (Gipuzkoa)

ISOBAY 2026. The 19th International Symposium on Oceanography of the Bay of Biscay

Gehiago irakurri

Harpidetu zaitez gure newsletterrera, AZTIko azken berriak ezagutzen lehena izateko.

Harpidetu
Cookieak