Berrikuntza sustatuz espezie pelagikoen ustiapen jasangarrirako
Arrantza-baliabideen ustiapen jasangarria lortzeko aholku zientifikoa ahalik eta zehatzena izan dadin, ezinbestekoa da erabiltzen diren prozedurak etengabe hobetzea, eta stockari zein flotari buruzko ezagutza berria, datu-iturri berriak eta aurrerapen metodologiko/teknologikoak pixkanaka baina modu sendoan txertatzea.
Aholku zientifikoaren barruan bi alderdi bereizten dira. Alde batetik, stocken ebaluazio- eta kudeaketa-aholkuen metodoak hobetzea, honako galdera hauei erantzuteko: zenbat arrain dago itsasoan? zenbat arrain arrantzatu daiteke errendimendu jasangarri maximoa lortzeko? Bestetik, arrantza-eremuen aurreikuspena hobetzea ingurumen-baldintzen arabera, hau da, non arrantzatu arrantza-eraginkortasuna optimizatzeko eta, horrela, ingurumen-inpaktua murrizteko? posible al da espezie jakin bat aurkitzen den ur-zutabearen ingurumen-baldintzak karakterizatzea? PIXEL proiektuak bi alderdi horien ebazpenean aurrera egin nahi du.
Proiektuaren helburu nagusia da euskal flotarentzat interesgarriak diren espezie pelagiko nagusien ustiapen jasangarrirantz aurrera egitea ahalbidetuko duten metodo eta teknologia berritzaileen garapena eta aplikazioa sustatzea. Horretarako, honako helburu espezifiko hauek jorratuko dira:
Espero den inpaktuari dagokionez, proiektu honek eragin zuzena izango du euskal arrantza-sektorean; izan ere, alde batetik euskal baxurako flotarentzat interes komertziala duten espezie pelagiko nagusien kudeaketa-aholkua hobetzea ahalbidetuko du, eta, bestetik, ingurumen-baldintzen arabera arrantzarako eremu egokienak denbora errealean adieraziko dituen zerbitzu operatiboa eskaintzeko tresna bat garatuko du. Gainera, azken urteotan euskal baxurako flotak kezka agertu du berdelaren arrantza-eraginkortasunean izan litezkeen aldaketen inguruan. Berdelaren harrapaketak gertatzen diren ingurumen-baldintzei buruzko ezagutza hobeak etorkizuneko aldaketa posibleen aurrean erabaki hobeak hartzen lagunduko dio flotari.
Eusko Jaurlaritzak finantzatua, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsaren bidez (FEMPA)

Sektoreak: Arrantza eta akuikulturako sektorea
Ikerketa lerroak: Arrantza eta akuikultura eraginkorra eta jasangarria
Ikerketa-azpilerroak: Arrantzarako teknologiak, Arrantzaren kudeaketa jasangarria, Behaketa eta monitorizazioa denbora errealean