AZTIk, BKHF-k eta BBK KUNAk “Sustainable Gastronomy” ziurtagiria aurkeztu dute, Euskadiko gastronomiarekiko konpromisoaren parte gisa
Azken berriak
AZTIk XXIV. JACUMAR Saria irabazi du esturioen sexua PCR bidez identifikatzeko metodo aitzindari batekin
JUVENA 2025: Bizkaiko Golkoan antxoa gaztearen ugaritasuna hazi egin da eta batez besteko historikoa bikoiztu du
Bizkaiko golkoa azidotzen ari da: bi hamarkadako datuek goranzko joera baieztatzen dute
- Zigilu horrek garapen jasangarriaren printzipioak sartzen ditu gastronomian, ingurumen-irizpideak eta irizpide sozioekonomikoak integratuz sektorean
- BBK Kuna, AZTIrekin eta Basque Know-How Fundazioarekin (BKHF) elkartu da elikadura jasangarriari eta bertoko elikadurari buruzko kontzientzia kolektiboa eta sentsibilizazioa bultzatzeko
- Sukaldaritzako establezimenduak jasangarriagoak izan daitezen gauzatu daitezkeen hobekuntza-neurriak eta -estrategiak identifikatzeko aukera ematen du

Bilbo, 2025eko abenduaren 1. BBK Kunak, Gizarte Berrikuntzako Laborategiak, AZTIrekin eta Basque Know-How Fundazioarekin (BKHF) bat egin du “Sustainable Gastronomy” zigilua bultzatzeko. Gastronomian jardunbide jasangarriak eta osasungarriak sustatzea da ziurtagiri horren helburua.
Proiektu honek garapen jasangarriaren printzipioak txertatzen dituen eredu bat sortzeko lan egiten du eta, horrela, Bizkaiko gastronomia erreferente bihurtzen du sektorean. 2020an sortu zenetik, sektorearekin eskuz esku lan egin duen ekimena da ziurtatu eta bereizteko eredu bat sortze aldera, eta Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzen laguntzen du, gainera.
Zigiluak 3 jasangarritasun-mailatan sailkatzen ditu establezimenduak, funtsezko 8 arlotan ardaztutako baldintza batzuen betetze-mailaren arabera:
- Hornidura jasangarria: Lehengaiak eta osagai nagusiak erosterakoan, ingurumen- eta gizarte-irizpideak hartzen dira kontuan.
- Hondakinen kudeaketa: Sortutako hondakinak murrizten, bereizten eta behar bezala kudeatzen laguntzen duten jardunbide egokiak hartzen dira kontuan.
- Elikagaiak alferrik galtzea: Elikagai-lermak ahalik eta gutxien sortzeko estrategiak hartzea baloratzen da.
- Natura-baliabideen erabileran efizientzia: Uraren eta energiaren kontsumoa optimizatu nahi da, erabilera kontzienteagoa eta efizienteagoa izan dadin.
- Eraikuntza eta etxegintza jasangarria: Ingurumen-irizpideak hartzen dira kontuan establezimenduaren eraikuntzan, diseinuan eta funtzionamendan, haren ingurumen-inpaktua minimizatzeko.
- Material jasangarriak eta beste intsumo edo sargai batzuk: Materialak eta bestelako sargaiak eskuratu eta erabiltzean, ingurumen- eta gizarte-irizpideak hartzen dira kontuan.
- Pertsonen kudeaketa: Kontuan hartzen dira lan-baldintza bidezkoak, kontratazio etikoa eta etengabeko prestakuntza bermatzea helburu duten estrategia hedatuak.
- Gizarte- eta komunikazio- erantzukizuna: Kontuan hartzen dira funtzionamendu jasangarriagoa eta gardenagoa sustatzen duten ekintzei buruzko informazioa ematen duten komunikazio-estrategiak.
AZTIk eta BKHF-k elkarrekin lan egin dute hautatutako irizpideek zorroztasun zientifikoz betetzen dutela eta, aldi berean, Euskadiko sektore gastronomikoaren errealitatea adierazten dutela bermatzeko.
BBK Kunarentzat 2025. urtean funtsezko arloetako bat izan den eta horrela aztertu duen gai nagusiaren barruan kokatzen da zigiluaren aurkezpena. Horrela, Gizarte Berrikuntzako Laborategiak elikaduraren arloan dauden aukerak eta erronkak identifikatzera bideratu du bere edizioa, gizarteak eredu arduratsuago baterantz aurrera egin dezan lagunduko duten irtenbide estrategikoak bilatzeko.
Sektore gastronomikoan zigilua lortzen duten establezimenduek neurriak eta estrategiak izango dituzte, lokala jasangarriagoa eta gizartearen eskaera gero eta handiagoarekin sentsibilizatua izan dadin zer neurri har ditzaketen identifikatzeko. Errekonozimendu hori sustainablegastronomy.eus webgunearen bidez eskatu ahal izango da