AZTI EUSKALITen Ekonomia biribilari buruzko Praktika Onen Sariaren bi irabazleetariko bat izan da
Azken berriak
AZTI eta Serrats Ekonomia Zirkularraren kategorian Tuna Awards sarien irabazleak, RESALTUN proiektuagatik
Mahatsak, laranjak eta olibak bigarren bizitza bat aurkitu dute animalien elikadurarako tokiko osagai gisa
EBko arrantza-batzorde zientifikoak konfiantza berritu dio AZTIri hiru ikertzaile izendatuta, horietako bat batzordeburutzarak
- AZTI eta A&B Laboratorios de Biotecnología EUSKALITen Ekonomia biribilari buruzko Praktika Onen Sariaren irabazleak izan dira. Erakunde biak 2019 CEX Sariaren euskal hautagaiak izango dira estatu mailan.
- Gainera, bertaratutakoek egindako bozketa baten bitartez, Publikoaren Sari berezia banatu genuen, Donostia Kirolaerakundeari, Win-win energetikorako aliantzak praktikarekin.
- Gainontzeko finalistak San Viator Ikastetxea eta Siemens Gamesa Renewable Energy izan ziren.
100 pertsona inguru bertaratu ziren azto egin zen ekitaldian, AZTIren Hiru oztopoen sistema: Ekoeraginkortasuna elikagaien industrian, eta A&B Laboratorios de Biotecnologíaren Ekoberrikuntza leihakortasun estrategia bezala praktika onek irabazi zuten.
AZTIren hiru oztopoen sistema hau kontserba industriako isurketen minimizaziorako erabiltzen da, industria honek ur kantitate handiak erabiltzen dituelako bere lanketan, tratamendu eta higienizazio prozesuetan. AZTIk hiru oztopoen sistema bat garatu du uraren erabilera jatorrian gutxitxeko eta hobekuntza produktiboa lortzeko.
Praktika onen hautaketa EUSKALITen Patronatuko kideez, eta IHOBE erakundeazosatutako epaimahai batek egin zuen, praktikaren berritasuna, emaitzak eta aplikagarritasuna baloratuz.