Osasun pertsonalizatura eta zahartze osasungarrira bideratutako doitasuneko nutrizio-estrategiak garatzen eta baliozkotzen laguntzeko azpiegitura aurreratua.
NutriHealth Corner AZTIk diseinatu eta bultzatutako azpiegitura da. Nutrizioaren eta osasunaren biomarkatzaileak ebaluatzea, pertsona bakoitzak dietari nola erantzuten dion aztertzea eta nutrizio-arloko esku-hartze pertsonalizatuagoak garatzeko ebidentzia zientifikoa sortzea du helburu.
Boluntarioei arreta emateko eta haien egoera ebaluatzeko espazioak, analisi molekularrerako teknologiak eta parametro fisiologikoak neurtzeko teknologiak biltzen ditu. Gaitasun horiek AZTIn dagoeneko eskuragarri dauden teknologia omikoak osatuko dituzte, pertsona bakoitzaren nutrizio-egoeraren eta egoera metabolikoaren ikuspegi osoagoa izateko.
Ezaugarriak
Aplikazio nagusiak
Sektoreak: Elikadura eta Osasuna
Ikerketa lerroak: Bioteknologia, Nutrizio eta osasun pertsonalizatua, Zahartze osasungarria
Ikerketa-azpilerroak: Behar espezifikoetarako elikagaien berrikuntza, Doitasunezko nutrizio-teknologiak, Elikaduraren eragina giza osasunean, Elikagaien bioteknologia, Propietate espezifikoak eta osasunerako onurak dituzten osagai berriak