Albisteak

AMBI, itsas ingurunearen egoera ekologikoa eta ingurumenekoa ebaluatzeko AZTIren tresna, mundu mailan erreferentziazko tresna gisa erabiltzen ari dira

10.05.2018

(Pasaian, 2018ko maiatzaren 10ean) Itsas inguruneko egoera ekologikoaren eta ingurumenekoaren ebaluazio metodo ugari garatu ditu AZTIk bere ibilbidean zehar.Horien artean nabarmentzen dira gaur egun, hondo bigunetako faunaren egoera zehazteko  AMBI y M-AMBI (multivariate-AMBI) tresnak.  Bi tresnak mundu mailan nabarmentzen dira beste batzuen aurretik. Itsas komunitateek eta kalitateak aldaketa natural eta humanoei (esaterako aldaketa klimatikoa, edo isurketak edo dragatuak) nola erantzuten dieten aztertzen dute, epe luzeko ingurumen baldintzak txertatuz.URA-Uraren Euskal Agentziarako 1994tik zentroak egiten dituen lanen baitan sortu da tresna, eta, Europako Uraren Esparru Zuzentarauarekin bat eginez, Euskal Herrian erabilgarri dauden baliabide hidrikoen babesa sustatzeko plangintza hidrologiko egokirako ildoak definitzea ahalbidetu du.

Gaur egun, industrializazioari eta urbanizazioari lotutako populazioaren hazkunde azkar baten konbinazioak, hainbat herrialdetako itsasoen gaineko presioa arian-arian areagotzea eragin du.   Arroen urbanizazioak lurzoruko aldaketak sortu ditu, “landa eremu” izatetik “bizitoki  eremu” edo eremu industrial izatera pasa dira, eta horrek giza isuriak areagotzea eta substantzia toxikoak metatzea eragin du.

Azken urteetan kutsadura eta hondakin kopurua minimizatzeko programak eta estrategiak garatu dira, kontzientziazio sozial handiagoa sorraraziz “ur sistemak babesteko beharrari buruz”.Hala ere, oraindik ere toki askotan uren kalitaterako eta kostako biodibertsitaterako mehatxurik nagusienak isurketa urbanoa, nekazaritzakoa eta industrialak dira.Beraz, gure itsasoen egoera ekologikoa eta ingurumenekoa ezagutzea ezinbesteko egiten da.Hori dela eta, Europako araudi berriek (Uren Zuzentaraua, Itsas Estrategaren Zuzentaraua), adierazle biologikoen garrantzia azpimarratzen dute.

Kosten eta estuarioen kalitatea ezartzeko helburuz, AZTIko ikertzaileek, Angel Borja Doktoreak koordinatuta, AMBI indizea zehaztu zuten (AZTI’ Marine Biotic Index), eta M-AMBI tresna, nazioartean erreferente handia, itsas hondoetako komunitateen kalitatea ebaluatzeko erabiltzen dena.

Uraren kalitateko aldaketa natural eta humanoei komunitateek nola erantzuten dioten aztertzen dute bi tresna hauek, epe luzeko ingurumen baldintzak txertatuz.Gainera, AMBIren azken 5.0 bertsioak ia 8.400 espezieko zerrenda jasotzen du, munduko itsaso guztien erakusgarri.

AMBI eta AMBI tresnak munduko toki askotan erabiltzen dira, kontinente guztiak barne:Zelanda Berria, Txina, Mexiko, Kanada, Txile, Maroko, Argelia, Iran, Arabia, India, Europa osoa…  Gainera, Ecological Indicators aldizkari entzutetsuan Estatu Batuetako kostako uretan M-AMBIren egokitzapen eta aplikazioari buruzko artikulua publikatu ondoren, momentu honetan herrialde horretako ingurumen agentzia aztertzen ari da modu ofizialean erabiltzea tresna hau bere itsaso guztien ebaluazio indize bakar gisa (Atlantikoa, Mexikoko Golkoa eta Barea).

Erlazionatutako aktualitatea

Albisteak 12.06.2026

María Jesús Belzunceri nazioarteko aitortza, ICESen egindako ekarpenagatik

Gehiago irakurri
Albisteak 11.06.2026

ItsasBalfegók hegalaburra Kantauri itsasoan industria-mailan gizentzeko oinarriak sendotzen jarraitzen du, hiru lan-ildo nagusiren bidez

Gehiago irakurri
Albisteak 08.06.2026

AZTIk Ozeanoak 2026 Saria jaso du, ozeanoen kudeaketa jasangarriari egindako ekarpen zientifikoagatik

Gehiago irakurri
Albisteak 02.06.2026

Datu-base berri batek Frantziako, Espainiako eta Portugalgo informazioa harmonizatu du, aingira europarraren jarraipena hobetzeko bere migrazio osoan zehar

Gehiago irakurri

Harpidetu zaitez gure newsletterrera, AZTIko azken berriak ezagutzen lehena izateko.

Harpidetu
Cookieak