Kostaldeko eta itsas inguruneen klima-aldaketarekiko kalteberatasuna ebaluatzen dugu, azpiegiturei, habitatei eta kostaldeko dinamikei arreta berezia jarriz. Zerbitzu honek lurraldean izan daitezkeen eragin fisikoak eta ekologikoak aurreikusten eta egokitzapenerako plangintza oinarri zientifikoekin bideratzen laguntzen du.
Klima-aldaketak areagotu egiten ditu itsas mailaren igoera, azidotzea, itsas bero-boladak eta muturreko gertaerak. Fenomeno horiek arriskuan jartzen dituzte azpiegitura estrategikoak —portuak, garraio-sareak eta kostaldeko instalazioak— eta habitat kalteberak. Funtsezkoa da jakitea zein lurralde eta baliabide fisiko dauden arrisku horien eraginpean gehien, lurralde-antolamendu erresilientea lortzeko.
AZTIn, itsas zientziak eta modelizazio aurreratua uztartzen ditugu lurraldearen kalteberatasuna aztertzeko:
Sektoreak: Arrantza eta akuikulturako sektorea, Itsas eta portu-azpiegiturak, Offshore sektorea
Ikerketa lerroak: Ekonomia urdina, Ingurumen-erresilientzia eta aldaketa globala, Klima Aldaketa
Ikerketa-azpilerroak: Klima-aldaketaren joerak eta eszenarioak