Itsasoko eta kostaldeko biodibertsitatearen monitorizazio zehatzak egiten ditugu, komunitate-DNAren (planktona edo makroornogabeak) edo ingurumen-DNAren (makroornogabeak, arrainak eta abar) analisiaren bidez. Prozesu osoa hartzen dugu gure gain: azken erabiltzailearen beharrak ulertzetik eta laginketa diseinatzetik hasi, laborategiko analisi genetikoa eta prozesamendu bioinformatikoa egin, emaitzak interpretatu eta kudeatzaileentzat edo enpresentzat informazio erabilgarri bihurtzeraino. Irtenbideak bezero bakoitzaren beharretara egokitzen ditugu, arrantzan, akuikulturan, kontserbazioan, leheneratzean zein itsas azpiegituretan.
Laginketa biologikoko metodo tradizionalak —hala nola sareak, urpekaritza edo zuzeneko behaketa— garestiak eta inbaditzaileak izan daitezke, eta ez dira beti eraginkorrak espezie jakin batzuk hautemateko, bereziki espezie urriak, larba-fasean daudenak edo ohiko metodoen bidez hautemateko zailak direnak. Horrek itsas biodibertsitatea behar bezala ezagutzeko eta haren jarraipena egiteko gaitasuna mugatzen du, eta ingurumen-plangintzan, kontserbazioan eta klima-aldaketara egokitzeko estrategietan eragiten du. Horregatik, kudeaketaren benetako beharretara egokitutako tresna sentikorragoak eta eraginkorragoak behar dira.
AZTIk ingurumen-DNAn oinarritutako biodibertsitatea monitorizatzeko zerbitzu integrala eskaintzen du, kudeatzailearen helburuetara egokitutako ikuspegi baten bidez. Zerbitzuak honako hauek hartzen ditu barne:
Sektoreak: Arrantza eta akuikulturako sektorea, Offshore sektorea
Ikerketa lerroak: Bioteknologia, Ekonomia urdina, Ingurumen-erresilientzia eta aldaketa globala, Klima Aldaketa
Ikerketa-azpilerroak: Bioteknologia urdina, Klima-aldaketaren behaketa eta inpaktua