Legatzaren ugalketa-stockaren biomasa estimatzea hurbileko ahaideen harrapaketa eta berharrapaketa metodoaren bidez
Arrantza-kudeaketa jasangarriak stock bakoitzaren ugaritasuna estimatzea eskatzen du, baina hori zaila da muga metodologikoengatik eta datuak ematen dituzten arrantzen mendekotasunagatik, zeinek informazio zehaztugabea eman dezaketen.
Bestalde, stocken arteko konektibitateari buruzko ezagutza faltak biomasa gain- edo azpiestimazioak eragin ditzake.
Markaketa eta berrharrapaketa metodo tradizionala fidagarria da bai biomasa estimatzeko bai konektibitatea aztertzeko, baina markatu beharreko ale kopuru handiak eta muga logistikoek metodo hori aplikatzea bideraezin bihurtzen dute.
Proiektu honek hurbileko ahaideen harrapaketa eta berrharrapaketa metodo genetikoa (CKMR – Close Kin Mark Recapture) garatu eta aplikatzea du helburu, legatz europarrean (Merluccius merluccius), arrantzetatik independenteagoa eta zehatzagoa den alternatiba gisa.
Aurreko proiektuetan oinarrituta (GECKA, CKMR-NXT, GIFAMAN eta GENGES), funtsezko oinarriak ezarri dira: laginketa-sare baten sorrera, stocken arteko konektibitatearen azterketa, txip genetiko baten garapena eta beharrezko lagin-tamainaren estimazioa. Proiektu honek aurrerapen horiek guztiak burutuko ditu, CKMR metodoa legatz europarrean lehen aldiz aplikatuz.
Proiektuaren helburu nagusia da CKMR metodoa aplikatuz legatz europarraren biomasa-estimazioa hobetzea. Horretarako, honako 4 helburu operatibo planteatzen dira:
Eusko Jaurlaritzak finantzatua, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsaren bidez (FEMPA)

Sektoreak: Arrantza eta akuikulturako sektorea
Ikerketa lerroak: Arrantza eta akuikultura eraginkorra eta jasangarria
Ikerketa-azpilerroak: Arrantzaren kudeaketa jasangarria