Proiektua

VarMer

Legatz europarraren ugaritasunaren eta parametro biologikoen aldakortasuna

LurraldeaAutonomikoa
Finantzatzailea:Eusko Jaurlaritza
Iraupena2024-2026
EgoeraAmaitua

Testuingurua

2010 eta 2015 artean, iparraldeko legatzaren stockaren biomasak hazkunde nabarmena izan zuen, eta aurrekaririk gabeko mailetara iritsi zen, 2004-2008 aldian izandako erreklutamendu handien ondorioz. Hala ere, 2016. urteaz geroztik, biomasak behera egin du, MSYBtrigger atalasera hurbilduz, eta horrek baimendutako harrapaketak murriztu ditzake. Gainera, ebaluazio ereduak funsgabetasunak ditu, eta horrek stocka beheragoko kategoria batera birsailkatzea ekar lezake. Bestalde, ugaritasunaren hazkunde handiak stocka Ipar itsasora hedatzea eragin zuen, eta hori eztabaidagai izan da, baina ezin izan da ondorioztatu hedapena ugaritasunak soilik eragin zuen edo klima aldaketak ere eragin zuen. Kudeaketa hobea izateko, giltzarritzat jotzen da erreklutamenduetan eragina izan zuten faktoreak aztertzea, stockaren hedapena, dentsitatearen eta produktibitatearen arteko harremana, eta ebaluazio eredua hobetzea.

Helburuak

Proiektu hinen helburu orokorrak dira: iparraldeko legatzaren stockaren ugaritasunaren aldakortasunaren kausak identifikatzea eta stockaren kudeaketa hobetzea.Bi helburu orokor horiek honako helburu operatibo hauen bidez gauzatuko dira:

  1. Stockaren banaketa espazialeko eredu bat garatzea, ingurumen-aldagaien arabera.
  2. Stockaren produktibitatearen mendeko prozesuak identifikatzea.
  3. Erreklutamenduan aldakortasuna azaltzen duten faktoreak identifikatzea.
  4. Stockaren ebaluazioa hobetzea.

Espero den inpaktua

Stockaren produktibitatearen aldakortasunaren kausak ezagutzea funtsezkoa da stockaren kudeaketa hobetzeko. Erreferentzia-puntuen kalkulu zehatzagoa egiteaz gain, erabilitako ebaluazio-eredua hobetzen ere lagunduko du. Horrek, era berean, onura praktiko esanguratsuak ekarriko ditu. Izan ere, kudeaketa informatuagoa eta zehatzagoa eginez gero, hobeto lerrokatuko dira arrantza-aukerak eta biztanleriaren benetako biomasa.

Ikuspegi horri esker, arrantza kuotei buruzko erabaki egokiagoak hartu ahal izango dira, arrantza jarduerak epe luzera jasangarriak izango direla ziurtatuz. Stockaren produktibitatearen aldaketak aurreikusteko eta horietara egokitzeko gaitasunak gehiegizko arrantzaren arriskua murriztuko du eta oreka ekologikoari eusten lagunduko du.

Finantzaketa

Eusko Jaurlaritzak finantzatua, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsaren bidez (FEMPA)

Proyectos de investigación

ZIMARROI

Hegaluze gorriaren espazio-denborazko banaketa eta zonako atxikimendua Bizkaiko Golkoan

Proiektua ikusi

BBPP ANABAC

Inguraketa-atunontzietako Jardunbide Egokien Kodearen jarraipena eta egiaztapena

Proiektua ikusi

BBPP OPAGAC

Inguraketa-atunontzietako Jardunbide Egokien Kodearen jarraipena eta egiaztapena

Proiektua ikusi

ARBAS

Harrapari babestuak eta arrantza komertziala: harrapaketa intzidentalaren ebaluazioa, arintzea eta balorazio sozioekonomikoa

Proiektua ikusi

ECOPES

Enfoque ecosistémico para la investigación pesquera

Proiektua ikusi

BIOMAN eta JUVENA

Antxoaren ebaluazioa egiteko kanpaina zientifikoak

Proiektua ikusi

BSH – BLUESHARK

Marrazo urdinaren (Prionacea glauca) eta marrazo muturluzearen (Isurus oxyrinchus) habitataren ezaugarriak, migrazio-ereduak eta espazioaren eta denboraren arteko elkarrekintza euskal flotarekin.

Proiektua ikusi

SALPAS

Antxoaren eta berdelaren banaketa bertikala, soluzio prediktiboak eta taktikoak

Proiektua ikusi

INXS

Espezie pelagikoen explotazio iraunkorrerako berrikuntza

Proiektua ikusi

BFT Index

Bizkaiko golkoko BFT gazteen indize akustikoa

Proiektua ikusi

IMPACPESCA

Arrantzak habitat bentonikoetan duen eraginari buruzko datuen lorpena

Proiektua ikusi

NEGULABUR

Hegalaburraren espazio-denboraren distribuzioa Bizkaiko Golkoan

Proiektua ikusi

PALPROF

Sakonera handiko palangre-kanpaina, marrazoen eta beste espezie batzuen ugaritasuna ezagutzeko

Proiektua ikusi

CLIREMAR

Escenarios climáticos de los recursos marinos vulnerables de España

Proiektua ikusi

MSE Tuna

Atlantikoko atun zuria eta atun tropikalak kudeatzeko esparruen garapena

Proiektua ikusi

CLIPES

Predicción y anticipación de los efectos de la variabilidad en condiciones oceanográficas y el cambio climático global a las pesquerías de las flotas vascas

Proiektua ikusi

DIADES

Evaluación y mejora de los servicios ecosistémicos de los peces diádromos bajo el cambio climático

Proiektua ikusi

DISCARDLESS

Valorización de las capturas no deseadas pero descargadas

Proiektua ikusi

GENOMY

Metodo genetiko eta otolitoen mikrokimikaren bideragarritasun-azterketa, Ozeano Bareko ekialdeko hegalhoriaren populazio-egiturari buruzko informazioa emateko

Proiektua ikusi
Erlazionatutako aplikazio-sektoreak, ikerketa-lerroak eta azpilerroak

Ikerketa lerroak: Arrantza eta akuikultura eraginkorra eta jasangarria, Ekonomia urdina

Ikerketa-azpilerroak: Arrantzaren kudeaketa jasangarria, Arrantzaren kudeaketa jasangarria

Ikerketa taldea

Dorleta García

Dorleta García
Ikertzaile nagusia (PhD)

Harremanetan jarri
Cookieak