Espezie pelagikoen explotazio iraunkorrerako berrikuntza
Arrantza-baliabideen ustiapen jasangarria ez da mugatzen jasangarritasun biologikora, alderdi ekonomikoak, sozialak eta ingurumena babestekoak ere hartzen baititu barne. Horrela, kontseilu zientifikoak gai ugari jorratu behar ditu, hala nola stocken ebaluazioa eta ondorengo kudeaketa kontseilua, gehieneko errendimendu jasangarria lortzeko, arrantza efizientzia hobetzea, itsas ekosisteman duen inpaktua minimizatzeko, eta ingurumen baldintzek stocketan eta arrantza jardueran duten eragina aztertzea. Aholkularitza zientifikoa ahalik eta zehatzena izan dadin, beharrezkoa da aholku zientifikoa emateko erabiltzen diren prozedurak etengabe hobetzea, eta stockari eta flotari, datu-iturri berriei eta aurrerapen metodologiko/teknologikoei buruzko ezagutza berria pixkanaka baina irmo txertatzen joatea.
Proiektuaren helburu nagusia metodo berritzaileak garatzea eta aplikatzea da, euskal flotarentzat interesgarriak diren espezie pelagiko nagusien ustiapen iraunkorrerantz aurrera egin ahal izateko. Horretarako, honako helburu espezifiko hauek landuko dira:
| Duración |
2023-2024 |
| Financiación |
Eusko Jaurlaritza – Gobierno Vasco a través del Fondo Europeo Marítimo, de Pesca y de Acuicultura |
