Itsas glikobioteknologia giza osasunean aplikatuta
Glikanoak funtsezko biomolekulak dira giza osasunean, eta zelulen arteko komunikazio-, seinaleztapen- eta ezagutze-prozesuetan parte hartzen dute, baita hainbat gaixotasunen garapenean eta bilakaeran ere. Testuinguru horretan, glikozientziak azkar hedatzen ari den ikerketa-eremu bihurtu dira, eta zeregin estrategikoa dute tumore-gaixotasunei, gaixotasun immunologikoei, infekziosoei eta neuroendekapenezkoei aurre egiteko biomarkatzaileak eta terapia pertsonalizatuak garatzeko.
Glikanoek garrantzi handia izan arren, haien azterketak beste makromolekula batzuenak baino motelago egin du aurrera, batez ere haiek identifikatzea, egitura karakterizatzea eta funtzioa aztertzea zaildu duten muga teknologikoen ondorioz. Hala ere, teknika analitikoetan eta omiken esparruan azken urteotan izandako aurrerapenek nabarmen bizkortzen ari dira Glikobiologiaren arloko berrikuntza, eta nazioartean lehentasunezko ikerketa-eremu bihurtzen ari da.
Aldi berean, baliabide natural jasangarrietatik abiatuta sendagai berriak bioaurkitzeko ikerketa Glikomedikuntzaren eremura ere hedatzen ari da. Testuinguru horretan, itsas glikanoak, eta bereziki makroalga arreetatik eratorritakoak, nabarmentzekoak dira dituzten propietate bioaktibo ugariengatik (antioxidatzaileak, antitumoralak, immunomodulatzaileak, antikoagulatzaileak eta antitronbotikoak, besteak beste). Hala ere, farmazia-industriara modu eraginkorrean transferitzeko aukera mugatua da oraindik, haien egiturari eta ekintza-mekanismoei buruzko ezagutza urria delako.
Behar zientifiko eta teknologiko horri erantzuteko sortu da GlyTECH proiektua. Helburua da osasunari aplikatutako itsas Glikobiologiari buruzko ezagutza aurreratua sortzea eta bioenpresen ingurunean aukera-eremu berri bat irekitzea, lehentasunez Euskadiko Bioeskualdean, partzuergoak aurreko proiektuetan lortutako heldutasuna eta parte hartzen duten taldeen arteko sinergiak baliatuta.
GlyTECHen helburu nagusia da glikano bioaktiboen ezagutza eta transferentzia bultzatzea, balizko printzipio terapeutiko gisa, bioteknologia-tresna aurreratuak garatuz.
Zehazki, proiektuak honako helburu hauek ditu:
GlyTECHek aurrerapen esanguratsua ekarriko du osasunari aplikatutako itsas Glikobiologian, eta eragin zientifiko, teknologiko eta sozioekonomikoa izango duten emaitzak sortuko ditu. Besteak beste:
Eusko Jaurlaritza (ELKARTEK programa)

Sektoreak: Elikadura eta Osasuna, Osagaien industria
Ikerketa lerroak: Bioteknologia, Ekonomia urdina
Ikerketa-azpilerroak: Bioteknologia urdina, Propietate espezifikoak eta osasunerako onurak dituzten osagai berriak, Proteina- eta bioproduktu-iturri berriak