AI Talentumek AZTIren babes zientifiko eta teknikoarekin garatutako irtenbidea da Xpectra. Elikagai-enpresei aukera ematen die kalitate-kontrolak bizkortzeko, kanpoko laborategiekiko mendekotasuna murrizteko eta ekoizpenari buruzko erabakiak berehala eskuratutako informazioan oinarrituta hartzeko. NIR sentsoreak eta adimen artifiziala uztartzen ditu, kalitate-parametroak zuzenean ekoizpen-instalazioetan aztertzeko, laginak suntsitu gabe. Horretarako, aplikazio bakoitzera egokitutako ekipoak, softwarea eta ereduak erabiltzen ditu.
Xpectra elikagai-industriako kalitate-kontrola digitalizatzeko irtenbide integrala da, infragorri hurbileko espektroskopia (NIR), adimen artifiziala eta ezagutza zientifiko aplikatua uztartzen dituena.
Teknologia horri esker, produktu baten ezaugarriei buruzko informazioa lor daiteke, infragorri-argiarekin duen elkarrekintzaren bidez. Xpectrak informazio hori emaitza bisual eta trazagarri bihurtzen du, ekoizpena nola kudeatu eta sailkatu erabakitzen laguntzeko, ekoizpen-instalazioetako langileek ezagutza tekniko aurreraturik izan beharrik gabe.
AI Talentumek plataforma teknologikoa, softwarea, NIR ekipo komertzialekiko integrazioa eta laguntza teknikoa eskaintzen ditu. AZTIk, berriz, espektro-analisian duen esperientzia baliatzen du, baita erreferentziazko metodoekin alderatuta ereduak garatzeko, kalibratzeko eta baliozkotzeko duen ezagutza ere. Eredu horiek benetako ekoizpen-baldintzetara egokitzen ditu.
Lehen aplikazioa arrain-olioaren kalitatea kontrolatzeko garatu da. Egindako proba pilotuan, Xpectraren erabilerak fakturazioa % 12,5eraino handitzeko aukera erakutsi zuen, ohiko analisietan soilik oinarritutako ikuspegiekin alderatuta. Hobekuntza hori ekoizpena hobeto sailkatzeari eta kudeatzeari esker lortu zen. Emaitza hori proba pilotuko aplikazioari eta baldintzei dagokie.
Irtenbidea beste produktu eta prozesu batzuetara ere egokitu daiteke, berariazko ereduak garatuz eta baliozkotuz.
Xpectrak sistemaren abiaraztea eta eguneroko erabilera uztartzen ditu:
Sektoreak: 4.0 Teknologia, Elikagaien sektorea, Makineria eta tresneria industrialen ekoizleak
Ikerketa lerroak: Digitalizazioa, Elikadura-jasangarritasuna eta ekoefizientzia, Elikagaien kalitatea eta segurtasuna
Ikerketa-azpilerroak: Ekoizpen-eraginkortasuna