Ikerketa-azpilerroa

Doitasunezko nutrizio-teknologiak

Adimen artifiziala, omika-teknologiak eta ahalik eta gutxien inbaditzailea den sentsorika aplikatzen ditugu, nutrizio-gomendioak pertsonalizatzeko eta metabolismoa banan-banan ebaluatzeko; horrela lortutako ezagutza nutrizio-gomendio eta elikadura-irtenbide bihurtzen dugu, populazio-mailan aplikagarriak izan daitezen.

Irtenbideak

Pertsona bakoitzak elikadurari nola erantzuten dion ulertzeko, teknologia molekularrak, digitalak eta sentsorika-sistemak uztartzen ditugu. Datu horietan oinarrituta, nutrizio-gomendio pertsonalizatuetarako eredu prediktiboak eta gomendio-sistemak garatzen ditugu; horiei esker, gainera, elikagaiak diseinatzeko eta osasun publikoko estrategiak planifikatzeko erabilgarri diren eredu eta patroi partekatuak identifika daitezke.

Metabolismoa aztertzeko inbasio minimoko teknologiak AA nutrizio-gomendioetarako

Metabolismoa aztertzeko inbasio minimoko teknologiak

AA nutrizio-gomendioetarako

Gure zerbitzuak

Gure zerbitzuen artean nabarmentzekoak dira nutrizio-ebaluaziorako AA algoritmoen garapena eta elikadura-ohituren zein bizi-estiloaren harrapaketa digitala; horiei esker, maila indibidualean zein populazio-mailan egokitutako elikadura-irtenbideak sortu daitezke.

Ikusi zerbitzuak

Azpiegitura espezializatuak

Bioteknologiako eta biologia molekularreko laborategiak eta analisi kliniko zein omikoko laborategia bezalako azpiegitura aurreratuetan oinarritzen gara; horiei esker, metabolismoa aztertu, biomarkatzaileak identifikatu eta ezagutza aplikatua sortu dezakegu, nutrizioa maila indibidualean zein populazio-mailan pertsonalizatzeko.

Analisi kliniko eta omikoko laborategia

Analisi kliniko eta omikoko laborategia

Infektatzeko potentziala duten giza laginekin lan egiteko prestatua (listua, odola, gorozkiak).

Gehiago irakurri

Batzorde zientifikoak

EIT Food

Itziar Tueros Gutiérrez Think&Do Tank taldeko aditua – Healthy Ageing through Nutrition


Ainara Cano San José Think&Do Tank taldeko aditua – Healthy Ageing through Nutrition

Food4Life Spain

Itziar Tueros Gutiérrez Kidea (Elikadura eta Osasuna lantaldea)


Sara Arranz Martínez Kidea (Elikadura eta Osasuna lantaldea)

Erlazionatutako aplikazio-sektoreak

Sektorea: Elikadura eta Osasuna, Elikagaien sektorea

Laguntza urrats bakoitzean

Idatzi zerbitzu honetako aditu-taldeari.

Harremanetan jarri
Cookieak