Albisteak

Lipiwell, AZTIren spin-offak Nutrition by Athletic Club bultzatzen du: zientzia eta kirola elkartuta, elikadura pertsonalizatua eraldatzeko

09.04.2025
Lerroak: Nutrizio eta osasun pertsonalizatua

Edukien aurkibidea

AZTIk doitasunezko nutrizioaren arloan garatutako ezagutza zientifikoak urrats bat gehiago egin du soluzio aplikatuak sortzeko bidean, Nutrition by Athletic Club zerbitzu aitzindariaren bidez. Zerbitzu horrek zentro teknologikoak osasunean eta elikaduran duen esperientzia eta Bilboko klubak kirol-errendimenduan duen ezagutza uztartzen ditu.

Zerbitzu berri hau abian jartzeko, Lipiwell izeneko spin-off bat sortu du AZTIk. Doitasunezko nutrizioan espezializatuta dago, eta programaren oinarri zientifikoa eskaintzen du, metodo lipidomiko berritzailearen bidez. Athletic Clubekin egindako aliantza horri esker, eta IMQk analitika klinikoan eta Sura Vitasanek osagarrietan emandako babesarekin, ikerketa-urteetan garatutako ezagutza eremu praktikora eraman da orain, publikoaren eskura jarriz nutrizio-ikuspegi bakarra, pertsonalizatua eta zientifikoki balioztatua osasuna eta errendimendu fisikoa hobetzeko.

Eliteko elikadura, denontzat eskuragarri

Nutrition by Athletic Club kirolariei zein zientziaren laguntzarekin gorputza hobeto sentitzeko, gehiago emateko edo, besterik gabe, zaintzen ikasteko helburuarekin elikadura optimizatu nahi duen edonori zuzenduta dago. Zerbitzu hau Lipiwell metodoan oinarritzen da, pertsona bakoitzaren profil metabolikoa ebaluatzen duen eta ezaugarri fisiologikoetara eta banakako helburuetara guztiz egokitutako nutrizio-planak diseinatzeko aukera ematen duen doitasun-analisiko sistema bat.

Zer eskaintzen du Nutrition by Athletic Club-ek?

Hiru konpromiso-maila, oinarri zientifiko bera

Zerbitzuak hiru plan ezberdin eskaintzen ditu, guztiak Lipiwell-en ezagutzan oinarrituta:

Ezagutza aplikatuaren aldeko apustua

Nutrition by Athletic Clubekin, Lipiwellek behin betiko jauzia egin du merkatura, AZTIk garatutako zientzia pertsonen egunerokotasunera bideratuz. Lankidetza honek, ezagutzaren transferentzian mugarri izateaz gain, Euskadi nutrizio pertsonalizatuan eta eliteko kirolean erreferente gisa kokatzen du.

“Elikadura pertsonalizatuaren alorrean AZTIn egindako hamarkada bat baino gehiagoko ikerketaren gailurra da Lipiwell. Teknologia hori orain publiko orokorrarengana Athletic Clubi esker iristen dela ikustea harro egoteko modukoa da, eta zientziak pertsonen bizitza nola hobetu dezakeen erakusten du argi eta garbi”, nabarmendu du AZTIko nutrizio- eta osasun-taldeak.

Erlazionatutako aktualitatea

Albisteak 16.07.2026

Ulyssesek itsas zaborraren lehen ibilbideak erregistratu ditu euskal kostaldean

Gehiago irakurri
Albisteak 09.07.2026

AZTIk eta arrantza-sektoreak hegalaburraren lehen prospekzio integrala egiten ari dira Kantauri itsasoan

Gehiago irakurri
Albisteak 02.07.2026

AZTIk eta EHUk aurrera egin dute hegazti-ekoizpenean Campylobacter murrizteko tresna biologiko berrien garapenean

Gehiago irakurri
Albisteak 25.06.2026

Duela ia hamar urte markatutako atun moja baten berreskurapenak espeziaren arrantzaren kudeaketa jasangarria hobetzen lagunduko du

Gehiago irakurri

Harpidetu zaitez gure newsletterrera, AZTIko azken berriak ezagutzen lehena izateko.

Harpidetu
Cookieak