Itsas biodibertsitatea babestu eta leheneratzeko lan egiten dugu, babestu beharreko eremuak, kontserbatu beharreko espezieak edo leheneratu beharreko habitatak identifikatuz, eta kudeaketa- eta jarraipen-neurriak proposatuz.
Administrazioekin eta sektoreekin elkarlanean aritzen gara itsas eremu babestuak sortu eta kudeatzeko; mehatxatutako espezieen kontserbazio-planetan eta espezie inbaditzaileen kontrol-estrategietan parte hartzen dugu.
Naturan oinarritutako irtenbideak aplikatzen ditugu eta leheneratze ekologikoko planak diseinatu eta gauzatzen ditugu gainbeheran edo desagertzear dauden habitatak berreskuratzeko.
Era berean, itsas biodibertsitatea monitorizatu eta kartografiatu egiten dugu.
Itsas ingurunea (kostaldea, itsasbazterra eta ozeano sakona) ebaluatu eta monitorizatzeko jarduerak:
Degradatutako edo galdu diren habitatak leheneratzeko eta biodibertsitatea mantentzeko planak.
Mehatxatutako itsas espezieentzako estrategia bereziak:
Babestu beharreko itsas eremuak identifikatzeko, karakterizatzeko, mugatzeko, jarraitzeko eta kudeatzeko laguntza.