• Gune mesopelagikoan bizi diren izaki liluragarrienen argazki erakusketa ikusgai egongo da martxoan Metro Bilbaoko Abandoko geltokian
  • Erakusketa SUMMER europar proiektuaren baitan egindako lanaren atal bat da, ekosistema honetan bizi diren espezieen inguruko ezagutza handitzeko

Aurrerapen zientifikoek ozeanoei buruz dugun ezagutza hobetu duten arren, ekosistema horiek sekretu asko ezkutatzen dituzte oraindik. Gutxien ikertutako eta arakatutako eremuetako bat eremu mesopelagikoa da, 200 eta 1.000 metro bitarteko sakoneran dagoena eta ilunabarreko eremua ere esaten zaiona. AZTIk antolatutako argazki erakusketa batek, martxoan zehar, Metro Bilbaoko Abandoko geltokian ingurune ozeaniko babesgabe eta sarbide zaileko hau gordetzen duten izaki liluragarriak erakutsiko ditu.

Woods Hole Oceanographic Institutionek utzitako hamabost bat irudiren bidez, metroaren erabiltzaileek ozeanoaren sakonera zeharkatu ahal izango dute, eta hobeto gordetako sekretu batzuk ezagutu.

Erakusketa martxoaren 1etik hilabete amaiera arte egongo da ikusgai Abandon, eta, ondoren, Bilboko metro lineen beste geltoki batzuetan egongo da ikusgai.

exposición metro bilbao

¿Zer da gune mesopelagikoa eta nor bizi da hor?

Eremu mesopelagikoan dagoen biodibertsitatea funtsezkoa da ekosistema globalaren harmoniari eta funtzionamendu egokiari eusteko, kontsumitzen ditugun espezie askoren elikagai baitira, tunidoena kasu. Baina, era berean, funtsezko zeregina dute klima-aldaketaren erregulazioari dagokionez; izan ere, arrain mesopelagikoak gauez igotzen dira azalera elikatzeko, eta sakonera itzultzen dira milaka tona CO2 garraiatuz.

SUMMER proiektuan hainbat baliabide sortu ditugu eremu mesopelagikoa eta hura ikertzen ari garen modua ezagutarazteko. Hona hemen garrantzitsuenak:

Sakonera horietan bizi diren espezie batzuen 2Dko irudiak dituen bideo bat. Ez al dira sinestezinak?

Alazne Zubizarreta ilustratzaileak egindako infografia, espezie mesopelagikoen xehetasunak hobeto ikusteko.

Deskargatu hemen infografia

Eta espezie mesopelagikoen ugaritasuna nola aztertzen ari den azaltzen duen bideo bat:

Zona mesopelágica

Summer H2020: espezie mesopelagikoei buruzko ezagutza zabalduz

Erakusketa Summer proiektu europarraren parte da, AZTI buru duen ekimena, arrain mesopelagikoei buruzko ezagutza sortzea bilatzen duena, gizateriak oraindik ustiatu ez duen baliabide basati handiena eta azkena.

Alde batetik, proiektuak protokolo bat ezarri nahi du animalia horien biomasa mundu osoan modu bateratuan balioesteko. Egindako azken ikerketen arabera, eremu mesopelagikoan 10.000 milioi tona arrain biomasa daudela kalkulatzen da, hau da, munduko arrantza-toki guztietako harrapaketak baino 100 aldiz gehiago. Bestalde, proiektua ustiatzeak ekar ditzakeen aukerak eta, batez ere, arriskuak ere aztertzen ari da.

“Giza kontsumo zuzenerako erabiltzen ez diren arren, besteak beste, oso tamaina txikiko eta koipe askoko arrainak direlako eta harrapatzea oso garestia delako, akuikulturarako elikagai gisa edo industria nutrazeutiko eta farmazeutikorako konposatu bioaktiboen iturri gisa erabil daitezke”, azaldu du Raúl Prellezo AZTIko arrantza-kudeaketa iraunkorrean adituak.

Summer proiektuak 6,5 milioi euroko aurrekontua du, Europar Batasunak finantzatzen du eta nazioarteko 22 ikerketa-zentrok eta enpresak parte hartzen dute.

Azken berriak