Ekipamenduak eta azpiegiturak

Sukalde Esperimentala

Sukalde profesional bat bezala ekipatutako espazioa, erabilera industriala izan dezaketen elikagai kontzeptu berriak garatzeko, testatzeko eta doitzeko diseinatua.

Zientzia eta gastronomia elkartzeko gunea

AZTIren sukalde esperimentalean biltzen dira teknologia berritzaileenetako batzuk, zientziaren eta gastronomiaren ardatza bultzatzeko eta sukaldaritzaren eta elikagaien industriaren sektorerako irtenbide berriak sortzeko. 150 m²-tan, benetako laborategi gastronomiko gisa sortuak, sukaldaritzako, zientziako eta teknologiako profesionalek elkarri eragiten diote, berrikuntzara eta ekipo eta etxetresna berriak diseinatzera bideratutako ingurune sortzaile batean.

Merkaturako eta industriarako orientazioa

Merkatu-ikerketako metodologia berrietan, AZTIren ezagutza zientifikoan eta industriarekiko eta kontsumitzaileekiko hurbiltasunean oinarrituta, sukalde esperimentalak soluzio berritzaile aurreratuak sortzea errazten du, industriara eta elikagaien banaketara transferitzeko.

Zer ahalbidetzen du sukalde esperimentalak?

Erlazionatutako aplikazio-sektoreak, ikerketa-lerroak eta azpilerroak

Sektoreak: Elikadura eta Osasuna, Elikagaien sektorea, Makineria eta tresneria industrialen ekoizleak

Ikerketa lerroak: Elikagai eta teknologia berriak, Kontsumoaren portaera eta joerak, Nutrizio eta osasun pertsonalizatua

Ikerketa-azpilerroak: Analisi sentsoriala eta kontsumitzaileen lehentasunak, Behar espezifikoetarako elikagaien berrikuntza, Formulazioa eta eraldaketa, Propietate espezifikoak eta osasunerako onurak dituzten osagai berriak, Prozesatze- eta kontserbazio-teknologiak

Cookieak