Bizi-itxaropenaren hazkundeak gure gizartearen erronka nagusietako bat planteatzen du: ez bakarrik urte gehiago bizitzea, baizik eta bizi-kalitate hobearekin egitea.
Zahartzeak aldaketa metaboliko, fisiologiko eta funtzionalak dakartza, eta horiek handitu egiten dute diabetesa, gaixotasun kardiobaskularrak edo hauskortasuna bezalako gaixotasun kronikoak garatzeko arriskua. Hala ere, prozesu horiek ez diete pertsona guztiei modu berean eragiten.
Elikadurak, metabolismoak, bizimoduak eta beste faktore biologiko batzuek elkarri nola eragiten dioten ulertzea funtsezkoa da zahartze osasungarri eta pertsonalizatua sustatzeko gai diren prebentzio-estrategiak garatzeko.
Erronka horri heltzeko, AZTIk zahartzearen azterketan teknologia omikoak eta datuen zientzia aplikatzera bideratutako hainbat ikerketa-ekimenetan parte hartzen du; besteak beste, ITTHAKA, BG23 eta OPTIPROT sarean.
Proiektu horiek hainbat iturritatik datorren informazioa integratzen dute:
Tresna horiek uztartzeak adinarekin lotutako prozesu biologikoak zehaztasun handiagoz karakterizatzeko eta pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako nutrizio-gomendioetarantz aurrera egiteko aukera ematen du.
Egindako ikerketek honako hauek ahalbidetu dituzte:
Sektoreak: Elikadura eta Osasuna, Elikagaien sektorea, Osagaien industria
Ikerketa lerroak: Nutrizio eta osasun pertsonalizatua
Ikerketa-azpilerroak: Behar espezifikoetarako elikagaien berrikuntza, Doitasunezko nutrizio-teknologiak, Elikaduraren eragina giza osasunean, Propietate espezifikoak eta osasunerako onurak dituzten osagai berriak, Proteina- eta bioproduktu-iturri berriak