Arrakasta-kasua

Fukoidanoa degradatzen duten entzimak identifikatzea eta biomedikuntzan zein biorrefinerian erabiltzeko bidea irekitzea

17049

Erronka

Fukoidanoa alga arreen zelula-horman dagoen polisakarido konplexua da. Alga horiek oso hedatuta daude ozeanoetan, eta funtsezko zeregina dute klima globala erregulatzeko. Bakterioen bidezko deskonposizioarekiko oso erresistentea denez, konposatu horri esker algek fotosintesiaren bidez harrapatutako karbonoa luzaroan gera daiteke itsasoan biltegiratuta, eta, horrela, atmosferako CO2-a murrizten laguntzen du.

Hala ere, orain arte oso gutxi zekiten itsas bakterioek fukoidanoan dagoen karbonoaren birziklapenean duten zereginari buruz. Ezagutza-falta horrek zaildu egiten zuen karbonoa ozeanoetan zenbat denboraz biltegiratuta egoten den zehaztasunez kalkulatzea, atmosferara itzuli aurretik. Datu hori funtsezkoa da klima-aldaketaren aurrean «karbono urdinak» duen zeregina ulertzeko.

Irtenbidea

AZTIk koordinatutako ikerketa-talde batek makroalga arre baten mikrobiomatik bi bakterio-andui isolatzea lortu zuen, hainbat fukoidano mota degradatzeko gai direnak.

Nature Communications aldizkarian argitaratutako aurkikuntzak degradazio horren erantzule diren entzimak ere identifikatu ditu, eta, horri esker, ikuspegi berriak zabaldu dira bakterio-komunitateek itsas ekosistemek CO2-a harrapatzeko duten eraginkortasunean nola eragiten duten ulertzeko.

Lanari esker, bakterioek naturako polisakaridorik konplexu eta bioaktiboenetako bat degradatzeko erabiltzen dituzten mekanismoak hobeto ezagutu daitezke, eta horrek ondorio garrantzitsuak ditu bai klimaren ikuspegitik, bai bioteknologiaren ikuspegitik.

Emaitzak

Aurkikuntza honek AZTIren erreferentziazko posizioa indartzen du itsas bioteknologiaren eta ekonomia urdinaren ikerketan, eta itsas mikrobiologian duen esperientzia IIS Biobizkaia eta UPV/EHUrekin dituen lankidetza estrategikoekin uztartzen du, ozeanoetako karbonoaren zikloari buruzko ezagutzan aurrera egiteko.

Zerbitzuak

Itsas jatorriko bioproduktuak

Zerbitzua ikusi

Hitz egin dezagun

Kontatu zer behar duzun, eta guk arduratuko gara gainerakoaz.

Harremanetan jarri
Erlazionatutako aplikazio-sektoreak, ikerketa-lerroak eta azpilerroak

Sektoreak: Arrantza eta akuikulturako sektorea

Ikerketa lerroak: Bioekonomia, Ekonomia urdina

Cookieak