Arrakasta-kasua

Antxoak eta pelagiko txikiak ikusmen artifizialaren bidez automatikoki zenbatzeko sistema

16487 16487

Erronka

Antxoak eta beste pelagiko txiki batzuk zenbatzea eta sailkatzea eskuz egiten den lan motela da, eta akatsak izateko arriskua du. Kilogramoko ale-kopurua funtsezko datua da arrainaren prezioa eta merkataritza-helmuga zehazteko; baina datu hori zehaztasunez lortzeko denbora eta eskulana behar dira, eta horrek prozesua moteldu egiten du bai lonjan, bai ekoizpen-instalazioan.

Gainera, datu objektibo eta sistematizaturik ez izateak loteen trazabilitatea zailtzen du, eta flotek eta arrantzale-kofradiek prozesua optimizatzeko eta produktuaren balioa datuetan oinarrituta justifikatzeko duten gaitasuna mugatzen du.

Irtenbidea

AZTIk, Inser Robóticarekin batera —robotika integratzen eta prozesu-amaierako automatizazioan espezializatutako enpresa—, antxoak eta pelagiko txikiak automatikoki zenbatzeko sistema bat garatu du, irudi-tekniketan eta adimen artifizialean oinarritua. Sistemak arrainak lokalizatu eta zenbatzen ditu, eta kilogramoko ale-kopurua azkar eta automatikoki kalkulatzen du.

Sistema giltza eskura emateko proiektu gisa eskaintzen da, ekipamendu guztia integratuta, instalatuta eta martxan: banda modularreko uhal garraiatzaile bidezko elikatze-sistema, beharrezko elementu guztiak dituen ikusmen artifizialeko kabina, pisatzeko baskula bat eta adimen artifizialeko sistemaren programazioa duen ordenagailua. Informazio guztia loteen historiko batean gordetzen da, ontziaren eta espezie motaren arabera sailkatuta.

Batez beste, sistemak egunean 60.000 antxoa inguru zenbatzeko aukera ematen du, eta gehienez 108.000 ale zenbatu ditzake; hau da, 350-400 antxoako kaxa bat gehienez bi minutuan zenbatzeko gai da. Muga hori harrapaketen elikatze-abiadurak ezartzen du, eta ez ikusmen artifizialeko sistemaren ahalmenak.

Emaitzak

Hitz egin dezagun

Kontatu zer behar duzun, eta guk arduratuko gara gainerakoaz.

Harremanetan jarri
Erlazionatutako aplikazio-sektoreak, ikerketa-lerroak eta azpilerroak

Sektoreak: 4.0 Teknologia, Arrantza eta akuikulturako sektorea

Ikerketa lerroak: Arrantza eta akuikultura eraginkorra eta jasangarria

Ikerketa-azpilerroak: Digitalizazioa eta adimen artifiziala

Cookieak