Potentzialki toxikoak diren mikroalgen ugaritzeek eragina izan dezakete osasun publikoan, turismo-jardueran, akuikulturan eta kostaldeko ekosistemen orekan. Haien agerpena eta bilakaera aurreikustea bereziki konplexua da, faktore fisiko, biologiko eta meteorologiko ugariren arteko elkarreragina dela eta.
Klima-aldaketaren eta muturreko gertakarien areagotzearen testuinguruan, gero eta beharrezkoagoa da alerta goiztiarreko sistemak izatea.
AZTIk behaketa- eta modelizazio-tresnak garatu ditu Ostreopsis generoko alga-loraldien dinamika ulertu eta aurreikusteko.
Metodologiak honako hauek integratzen ditu:
Ikuspegi horri esker, alga-loraldiek hainbat agertoki ozeanografikotan dituzten atxikipen- eta sakabanaketa-patroiak identifika daitezke.
Sektoreak: Arrantza eta akuikulturako sektorea, Itsas eta portu-azpiegiturak, Offshore sektorea
Ikerketa lerroak: Ozeanografia operazionala
Ikerketa-azpilerroak: Behaketa eta monitorizazioa denbora errealean, Itsas ingurunearen osasun-egoeraren ebaluazioa, Ozeanoaren eta kostaldearen modelizazioa