Itsas inguruneko garraio- eta sakabanaketa-prozesuak aztertzen ditugu, eredu lagrangear aurreratuak eta jito-buiekin egindako kanpainak erabiliz. Besteak beste, itsas zaborren eta pelleten jitoa, arrautzen, larben eta eDNAren garraioa, (A)FADen portaera eta Ostreopsis bezalako organismoen sakabanaketa aztertzen ditugu.
Ozeanoko garraioak baldintzatzen ditu kutsatzaileen sakabanaketa, ekosistemen arteko konektibitatea eta arrantza-intereseko espezieen banaketa. Tresna espezifikorik gabe, zaila da itsas zaborrek zer ibilbide egingo duten aurreikustea, ingurumen-arriskuak ebaluatzea edo baliabideak eta larrialdiak kudeatzeko neurriak planifikatzea.
Sektoreak: 4.0 Teknologia, Itsas eta portu-azpiegiturak, Offshore sektorea
Ikerketa lerroak: Ekonomia urdina, Ingurumen-erresilientzia eta aldaketa globala, Ozeanografia operazionala
Ikerketa-azpilerroak: Ozeanoaren eta kostaldearen modelizazioa