AZTIk kutsatzaileek itsas ekosistemetan duten eragina ebaluatzen du, bioentsegu normalizatuen, itsas organismoetako biomarkatzaileen eta kutsatzaileak identifikatzeko tekniken (TIE) bidez. Gure azterketek uraren, sedimentuen eta lixibiatuen toxikotasunari buruzko diagnostiko zehatzak eskaintzen dituzte, eta araudiari zein ingurumen-kudeaketari lotutako erabakiak hartzen laguntzen dute.
Kutsatzaile kimikoen presentziak —metal astunak, hidrokarburoak, biozidak eta kutsatzaile emergenteak, besteak beste— arriskuan jartzen ditu itsas ingurunearen osasuna eta hark eskaintzen dituen ekosistema-zerbitzuak. Ebaluazio ekotoxikologiko egokirik gabe, inpaktuak oharkabean gera daitezke edo gutxietsi egin daitezke, eta horrek araudia betetzea eta arintze-neurri eraginkorrak hartzea zailtzen du.
Sektoreak: Arrantza eta akuikulturako sektorea, Itsas eta portu-azpiegiturak, Offshore sektorea
Ikerketa lerroak: Ekonomia urdina, Ingurumen-erresilientzia eta aldaketa globala, Itsaso eta kostaldeko ingurumen-kudeaketa
Ikerketa-azpilerroak: Itsas inguruneko ingurumen-inpaktua eta zaintza