Ebazten duen arazoa
Kostaldeko eta trantsizioko urek presio handiak jasaten dituzte —hiri- eta industria-isuriak, itsas trafikoa, arrantza, turismoa—, eta horiek haien oreka ekologikoa alda dezakete. Administrazioek eta sektoreek zaintza-sistema sendo eta jarraituak behar dituzte, kalitate ekologikoan gertatzen diren aldaketak hautemateko, arriskuei aurrea hartzeko eta Uraren Esparru Zuzentaraua eta Itsas Estrategiaren Esparru Zuzentaraua bezalako araudiak betetzen direla bermatzeko.
Zer egiten dugu eta nola egiten dugu
- Epe luzerako zaintza-sareak diseinatu eta ezartzen ditugu.
- Parametro fisiko, kimiko eta biologikoak monitorizatzen ditugu: fitoplanktona, bentosa, makroalgak, arrainak eta mikrobio-komunitateak.
- Denbora errealeko sentsoreak eta urruneko behaketa-teknologiak integratzen ditugu.
- Laginketa eta analisirako protokolo estandarizatuak garatzen ditugu.
- Datuak prozesatu eta txosten teknikoak prestatzen ditugu kudeatzaileentzat eta administrazioentzat.
Onura nagusiak
- Kostaldeko eta trantsizioko uren egoera ekologikoari buruzko ezagutza eguneratua eta fidagarria.
- Ingurumen-arriskuak eta narriadura goiz identifikatzea.
- Araudia betetzea, egiaztatutako eta baliozkotutako datuetan oinarrituta.
- Arrantza-, portu- eta turismo-kudeaketarako funtsezko informazioa.
- Giza jarduerek eragindako presioen eta klima-aldaketaren aurrean erresilientzia handiagoa.
Egiaztatutako esperientzia
- 35 urteko esperientzia itsas ingurunearen monitorizazioan.
- Diziplina anitzeko taldea —biologoak, kimikariak, fisikariak, geologoak, ingeniariak, ingurumen-adituak, ekonomialariak eta abar—, informazio guztiaren azterketa integratua egiteko aukera ematen duena.
- Eusko Jaurlaritzak II. mailako Ingurumen Kontrolerako Erakunde gisa homologatu gaitu. Horri esker, honako ingurumen-kontroleko jarduera hauek egin ditzakegu, bai landa-lanak bai laborategikoak: estuario- eta itsas uretara egiten diren isurien baimenarekin lotutako kontrolak, sedimentuenak eta biotarenak.
- Nazioarteko aitortza itsas ingurunearen monitorizazioan eta egoeraren ebaluazioan.
Egiaztatutako soluzioak
- Euskal kostaldearen egoera ekologikoa monitorizatzeko sarea (Uraren Euskal Agentzia), 1994az geroztik.
- Nerbioi estuarioaren egoera monitorizatzeko sarea (Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa), 1992az geroztik.
- Euskal kostaldeko hainbat araztegiren isurien ingurumen-zaintzako programak (Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Busturialdeko Ur Partzuergoa, Añarbeko Urak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Txingudiko Zerbitzuak), 1997az geroztik.
- Hainbat enpresa pribaturentzako monitorizazio-sareak.
- Itsas ingurunearen monitorizazioarekin eta kudeaketarekin lotutako nazioarteko 150 argitalpen zientifiko baino gehiago.