ULYSSES proiektuaren helburua euskal kostaldearen eta ozeanoen osasuna hobetzea da, ibai eta itsas inguruneei buruzko ezagutza sortuz eta haienganako sentsibilizazioa handituz.
Ekimen honek sakondu egingo du Euskal Autonomia Erkidegoko ibaietan, trantsizio-uretan eta Bizkaiko golkoan hondakinen garraioa eta pilaketa/sakabanaketa baldintzatzen dituzten prozesu fisikoen ezagutzan. Helburu horrekin, honako alderdi hauek aztertuko dira:
Horretarako, zaborra biltzeko jarduerak egingo dira hondartzetan eta ibaietan; tokiko informazioa eta datu ozeano-meteorologiko garrantzitsuak bilduko dira Itsas Zabor Flotatzailearen (BMF) eta Ibaietako Zabor Flotatzailearen (BRF) ibilbidea eta banaketa zehazteko; eta itsas kulturaren ezagutza sustatuko da.
Bost gailu motaren bidez (kamerak, hiru ontzi mota eta bi buia mota barne) eta nazioarteko lankidetza-sare baten parte-hartzearekin, gizateriaren ingurumen-erronka handienetako bati aurre egiten lagundu nahi zaio: itsas zaborrari.
Informazio gehiago hemen: https://ulyssesproject.org/home-eus
FUNDACION DATA FOR SCIENCE FUNDAZIOA
Ikerketa lerroak: Ozeanografia operazionala
Ikerketa-azpilerroak: Europako kostaldeko eta ozeanoko datu-baseak, Ozeanoaren eta kostaldearen modelizazioa