Proiektua

RMIP - Arrantza Intereseko Itsas Erreserbak

Arrantza Intereseko Itsas Erreserbetan erabiltzen diren protokoloak ebaluatzea eta hobetzea

LurraldeaNazionala
Finantzatzailea:Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa
Iraupena2026
EgoeraAktibo

Testuingurua

Itsas inguruneak eta kostaldeko eremuek etengabe jasaten duten presioak habitatak hondatzea, biodibertsitatea galtzea eta zenbait arrain-populazio murriztea eragin du. Testuinguru horretan, Arrantza Intereseko Itsas Erreserbak (RMIP) tresna garrantzitsuak dira arrantza-baliabideak berreskuratzeko eta arrantza jasangarria sustatzeko. Horretarako, babes-maila desberdinak ezartzen dira, eta erreserba horietan egiten diren jarduerak arautzen dira.

Arrantza Intereseko Itsas Erreserben Sarea 12 eremuk osatzen dute, eta 105.243 hektarea hartzen ditu guztira. Horietatik 10.162 hektarea erreserba integraleko eremuak dira. Erreserben kudeaketa zaintzan eta kontrolean, jarraipen zientifikoan eta dibulgazioan oinarritzen da, eta hartutako neurriak aldian-aldian ebaluatzea eskatzen du.

Erreserben eraginkortasuna bermatzeko, beharrezkoa da arrantza-jarduerari, baimendutako beste erabilera batzuei eta parametro biologiko, fisiko, kimiko eta ingurumeneko hainbat aldagairi buruzko informazioa biltzeko eta egiaztatzeko erabiltzen diren protokoloak berrikustea eta eguneratzea. Berrikuspen horretan, aurrerapen zientifiko eta metodologikoak ez ezik, araudiaren eskakizun berriak eta arrantzaren ikuspegi ekosistemikoa ere hartu behar dira kontuan.

Helburuak

Proiektuaren helburu nagusia da Arrantza Intereseko Itsas Erreserbetan aplikatzen diren jarraipen-, ebaluazio- eta kontrol-neurriek arrantza-baliabideen kudeaketa jasangarria sustatzen duten ebaluatzea, ikuspegi ekosistemikoa kontuan hartuta.

Horretarako, honako helburu hauek ezarri dira:

Espero diren emaitzak

Proiektuari esker, Arrantza Intereseko Itsas Erreserben kudeaketa ebaluatzeko esparru eguneratu bat izango da, indarrean dagoen araudia, eskuragarri dagoen ebidentzia zientifikoa eta ikuspegi metodologiko egokienak uztartuko dituena.

Gaur egun datuak biltzeko eta egiaztatzeko erabiltzen diren protokoloen egokitasuna aztertuko da, eta eguneratu beharreko alderdiak identifikatuko dira.

Era berean, lanak aukera emango du informazio-hutsuneak hautemateko, hutsune horiek kudeaketan izan ditzaketen ondorioak baloratzeko eta gomendioak nahiz hobekuntza metodologikoak proposatzeko. Horrela, aplikatutako neurrien eraginkortasuna modu osoagoan ebaluatu ahal izango da.

Espero den inpaktua

Proiektuaren emaitzek Arrantza Intereseko Itsas Erreserben kudeaketa moldagarria eta ebidentzia zientifikoan oinarritua indartzen lagunduko dute.

Jarraipen- eta ebaluazio-protokoloak hobetuta, agintari arduradunek informazio egokiagoa izango dute kudeaketa-neurrien eraginkortasuna baloratzeko eta, beharrezkoa denean, neurri horiek egokitzeko. Horrek aukera emango du arrantza-baliabideen jasangarritasuna eta itsas ekosistemen kontserbazioa uztartzen dituen kudeaketa baterantz aurrera egiteko.

Finantzaketa

Arrantzako Idazkaritza Nagusia (SGP)

LOGO_MAPA_ESP

Ikerketa-proiektuak

BideURDIN-AKTIBATU

Itsasoko jolas-jardueren (IJJ) bidez zerbitzu ekosistemikoen hornidura sostengatzen duten ingurumen-baldintzak ezaugarritzea

Proiektua ikusi

DIADES

Evaluación y mejora de los servicios ecosistémicos de los peces diádromos bajo el cambio climático

Proiektua ikusi

MARS

Manejo de ecosistemas acuáticos y recursos hídricos bajo estrés múltiple

Proiektua ikusi

Ikerketa taldea

Ainhize Uriarte
Ikertzailea

Harremanetan jarri
Erlazionatutako aplikazio-sektoreak, ikerketa-lerroak eta azpilerroak

Sektoreak: Arrantza eta akuikulturako sektorea

Ikerketa lerroak: Itsaso eta kostaldeko ingurumen-kudeaketa

Ikerketa-azpilerroak: Ekosistemaren ondasun eta zerbitzuen ebaluazioa

Cookieak