Klima-aldaketak itsas ingurunean dituen eraginak ulertzea, haien ondorioei aurrea hartzeko.
Deskargatu
Klima-aldaketa dagoeneko gure ozeanoak eraldatzen ari da: tenperatura igotzen ari da, ura azidotzen eta oxigenoa galtzen ari da, eta espezieak beste habitat batzuetara lekualdatzen ari dira. AZTIk prestatutako txosten honek klima-aldaketak gure inguruko itsas eremuan, bereziki Kantauri itsasoan eta Atlantikoan, duen eraginari buruzko ezagutza zientifiko berriena biltzen du.
Argitalpen honek datuak, joerak eta ebidentzia zientifikoak uztartzen ditu, gure itsas ekosistemak nola aldatzen ari diren eta aldaketa horiek biodibertsitatean, arrantzan, ingurumenean eta gizartean zer ondorio dituzten ulertzeko.
Erreferentziazko tresna da ikertzaileentzat, kudeaketako profesionalentzat eta arduradun politikoentzat, gero eta ziurgabetasun handiagoko egoera batean erabakiak hartzeko informazio sendoa behar baitute.
Ikertzaileei, ingurumen-kudeaketako profesionalei, itsas eta arrantza sektoreko profesionalei eta gure ozeanoen etorkizunean interesa duen edonori.
Sektoreak: Arrantza eta akuikulturako sektorea, Itsas eta portu-azpiegiturak, Offshore sektorea
Ikerketa lerroak: Ekonomia urdina, Ingurumen-erresilientzia eta aldaketa globala, Klima Aldaketa
Ikerketa-azpilerroak: Klima-aldaketaren behaketa eta inpaktua