AMBI (AZTI Marine Biotic Index) eta haren aldaera multibariatua, M-AMBI, AZTIk garatutako tresnak dira. Hondoetako makroornogabe bentonikoen komunitateak aztertuta, itsas ingurunearen kalitate ekologikoa ebaluatzen dute, eta nazioartean erreferentziazko metodologia gisa erabiltzen dira.
Deskargatu
AMBI y M-AMBI son índices bióticos diseñados por AZTI que analizan las comunidades de macroinvertebrados bentónicos para determinar la calidad ambiental de los ecosistemas marinos. Son compatibles con los requisitos de la Directiva Marco del Agua y la Directiva Marco de la Estrategia Marina de la Unión Europea, y se emplean en todo el mundo como métodos estandarizados de evaluación.
AMBI eta M-AMBI AZTIk garatutako indize biotikoak dira, hondoetako makroornogabe bentonikoen komunitateak aztertuz itsas ekosistemen ingurumen-kalitatea ebaluatzeko. Europako Batasuneko Uraren Esparru Zuzentarauaren eta Itsas Estrategiaren Esparru Zuzentarauaren eskakizunekin bateragarriak dira, eta mundu osoan erabiltzen dira egoera ekologikoa modu estandarizatuan ebaluatzeko.
AMBI metodologiari buruzko ikerketa ugari argitaratu dira nazioarteko aldizkari zientifikoetan, eta erreferentzia gisa aipatzen da hainbat dokumentu tekniko eta arau-gidatan.
Sektoreak: Arrantza eta akuikulturako sektorea, Itsas eta portu-azpiegiturak, Offshore sektorea
Ikerketa lerroak: Ekonomia urdina, Ingurumen-erresilientzia eta aldaketa globala, Itsaso eta kostaldeko ingurumen-kudeaketa, One health
Ikerketa-azpilerroak: Itsas ingurunearen osasun-egoeraren ebaluazioa