Ikerketa-azpilerroa

Klima-aldaketaren behaketa eta inpaktua

Itsas ingurunearen egungo egoeraren diagnostiko zientifikoa, klima-aldaketaren aurrean, itsasertzean, arrantza-tokietan eta itsas ekosistemetan arreta jarriz.

Irtenbideak

Ozeanoa eta haren ekosistemak nola aldatzen ari diren, eta aldaketa horiek zein eragin duten sektore nagusietan ulertzeko ezagutza praktikoa sortzen du. Behaketa-sare aurreratuen, azterketa fisiko-biogeokimikoen eta inpaktu-ebaluazioen bidez, kudeaketa iraunkorra eta klima-aldaketara egokitzeko erabakiak hartzen laguntzen duten datu fidagarriak ematen ditu.

Biodibertsitatean eta ozeanografia-prozesuetan aldaketak Arrantza-jardueran inpaktuen ebaluazioa Kostaldeetako klima-aldaketaren jarraipena

Biodibertsitatean eta ozeanografia-prozesuetan aldaketak

Habitat kritikoen, muturreko gertakarien eta ozeanografia-erregimenetan gertatzen ari diren aldaketen inguruko ikerketak.

Arrantza-jardueran inpaktuen ebaluazioa

Klima-aldaketak arrantza-stockei eta itsas produktibitateari nola eragiten dien aztertzea.

Kostaldeetako klima-aldaketaren jarraipena

Bizkaiko golkoan eta beste eremu sentikor batzuetan aldagai fisiko eta biologikoen etengabeko jarraipena.

Gure zerbitzuak

Itsas ingurunean klima-aldaketa monitorizatzeko, ekosistemetan eta baliabideetan dituen inpaktuak ebaluatzeko, eta muturreko gertaeretara egokitzapena babesteko irtenbideak, behaketa, modelizazioa eta joeren analisia oinarri hartuta.

Ikusi zerbitzuak

Gure produktuak

AZTIk garatutako behaketa-sistemak, eredu prediktiboak eta tresna digitalak, itsas klimaren bilakaeraren jarraipena egiteko, arriskuak aurreikusteko eta kostaldea kudeatzeko eta planifikatzeko funtsezko informazioa emateko.

Ikusi produktuak

Ikerketarako funtsezko azpiegiturak

Laborategi espezializatuak

  1. Uren eta sedimentuen ingurumen-kalitateko laborategiak.
  2. Itsas- eta arrantza-biologiako laborategiak.
  3. Analisi genetikorako laborategiak (eDNA, metabarcoding).

Kostaldeko behaketa-azpiegitura

  1. EuskOOS-RI: ozeanografia operatiborako eta kostaldeko klima-aldaketarako azpiegitura zientifikoa.
  2. Bizkaiko Golkoan monitorizazio-estazioak.

Itsas behaketa-sistemak

  1. Itsas Sistema Autonomoak (MAS): tripulaziorik gabeko ibilgailuen flota: gliderak, itsas dronak eta boia adimendunak.
  2. Ontzian instalatutako ozeanografia-laginketarako ekipamenduak.
  3. Bideometria-plataformak eta kostaldeko sentsoreak.

Portu-azpiegitura

  1. Tresnak hedatzeko eta berreskuratzeko instalazioak.
  2. Itsas behaketa-kanpainetarako laguntza logistikoa.
Itsas behaketako ikerketarako azpiegitura

Itsas behaketako ikerketarako azpiegitura

Kostaldea Behatzeko azpiegitura eta ekipamendu zientifiko-teknologikoa (EuskOOS-RI)

Gehiago irakurri
Itsas Sistema Autonomoak (MAS)

Itsas Sistema Autonomoak (MAS)

Pasaia Ocean Autonomy-tik (POA), AZTIk tripulaziorik gabeko ibilgailuen flota bat erailtzen du –gliderrak, Itsasdrone eta Ranger–, iristen zailak diren eremuak urrunetik esploratzeko eta ingurumena monitorizatzeko diseinatuak. Sistema horiek ur azalean zein ur zutabean, kostalde zein ozeano inguruneetan, efizientzia eta autonomia handiz lan egiteko aukera ematen dute, eta itsas behaketarako gaitasuna handitzen dute.

Gehiago irakurri
Itsasontzi eta ontzi ozeanografikoak

Itsasontzi eta ontzi ozeanografikoak

AZTIk flota propioa eta kolaboratiboa du, ikerketa ozeanografikoa eta arrantza babesten dituena, bere baliabideak enpresa espezializatuen eta erakunde publikoen laguntzarekin konbinatuz. Gaitasun horrek itsaso zabalean zein kostaldean kanpaina zientifikoak teknika eta segurtasun maila handiz egitea bermatzen du.

Gehiago irakurri
Portuko azpiegitura

Portuko azpiegitura

AZTIk Pasaiako (Gipuzkoa) Portuko Herrerako kaian duen azpiegiturak itsasoari buruzko ikerketa lanetarako behar den laguntza teknikoa eskaintzen du.

Gehiago irakurri
Uren eta sedimentuen ingurumen kalitaterako laborategiak

Uren eta sedimentuen ingurumen kalitaterako laborategiak

Itsasoko eta kostaldeko laginen analisi fisiko-kimiko, mikrobiologiko eta toxikologikoan espezializatutako azpiegiturak.

Gehiago irakurri
Itsas eta arrantza biologiako laborategiak

Itsas eta arrantza biologiako laborategiak

Itsas organismoen azterketan espezializatutako laborategiak, fitoplanktonetik eta zooplanktonetik hasita, arrantza intereseko espezieetaraino.

Gehiago irakurri

Batzorde zientifikoak

EuroGOOS. European Global Ocean Observing System

Julien Mader Zuzendaritza Batzordeko kidea eta HF radarren lantaldeko presidenteordea


Anna Rubio Compañy Kostari buruzko lantaldeko kidea eta Gliderren lantaldeko kidea

Ibi-ROOS. Ireland-Biscay-Iberia Regional Operational Oceanographic System

Anna Rubio Compañy Batzordeko kidea

ILICO. Infrastructure de recherche littorale et côtière

Anna Rubio Compañy Kontseilu Zientifikoko kidea

IPBES. Intergovernmental Science-Policy Platform on Biodiversity and Ecosystem Services

KOSTARISK. Cross-Border Laboratory for Coastal Risk Research

Julien Mader Kopresidentea

Ocean Prediction DCC

Roland Garnier Batzordeko Kidea

Erlazionatutako aplikazio-sektoreak

Sektorea: Arrantza eta akuikulturako sektorea, Itsas eta portu-azpiegiturak, Offshore sektorea

Laguntza urrats bakoitzean

Idatzi zerbitzu honetako aditu-taldeari.

Harremanetan jarri
Cookieak