Ikerketa-azpilerroa

Akuikultura

Akuikultura itsas produktuen hornidura jasangarria bermatzeko eta ur-jatorriko proteinen mundu-mailako eskari gero eta handiagoari erantzuteko zutabe estrategiko gisa sendotzen ari da. Sektoreak hainbat erronkari egin behar die aurre, ingurumenaren jasangarritasunarekin, ekoizpenaren optimizazioarekin, baliabideen kudeaketa eraginkorrarekin eta elikagaien segurtasunarekin lotuta.

AZTIn, enpresekin, administrazioekin eta zentro teknologikoekin lankidetzan lan egiten dugu, akuikultura iraunkor, lehiakor eta berritzailea bultzatuko duten irtenbideak garatzeko, aplikatutako zientzia, digitalizazioa eta ekonomia zirkularra uztartuz.

Irtenbideak

Zerbitzu zientifiko eta teknologikoak eskaintzen ditugu, ekoizpen-sistemak hobetzeko, ingurumen-inpaktua minimizatzeko eta akuikultura-jatorriko elikagaien segurtasuna bermatzeko. Gure irtenbideen artean daude, besteak beste, laborantza-sistemen diseinua eta optimizazioa, ingurumen-ebaluazioa eta azpiproduktuen balorizazioa, eta, aldi berean, produktuen trazabilitatea, kalitatea eta merkatuan duten onarpena.

Ekoizpen-sistemen diseinua, garapena eta optimizazioa Ingurumen-kudeaketa Elikagaien segurtasuna

Ekoizpen-sistemen diseinua, garapena eta optimizazioa

Akuikultura-instalazioen efizientzia eta iraunkortasuna bultzatzen ditugu berrikuntza teknologikoaren eta plangintza integratuaren bidez.

Ingurumen-kudeaketa

Akuikultura-jardueren ingurumen-inpaktua ebaluatzeko, murrizteko eta konpentsatzeko tresnak eta metodologiak garatzen ditugu.

Elikagaien segurtasuna

Sektoreari laguntzen diogu kontrol- eta kalitate-sistemak ezartzen, akuikultura-produktuen kaltegabetasuna eta trazabilitatea bermatzeko.

Gure zerbitzuak

Akuikultura eraginkorragoa eta jasangarriagoa lortzeko soluzio zientifiko eta teknologikoak, hazkuntza-sistemen optimizazioan, ingurumen-kudeaketan eta ekoizpen-prozesuen digitalizazioan oinarrituak.

Ikusi zerbitzuak

Gure produktuak

AZTIk garatutako tresna eta aplikazioak, akuikulturako instalazioen errendimendua hobetzeko, haien ingurumen-inpaktua ebaluatzeko eta denbora errealeko erabakiak hartzen laguntzeko.

Ikusi produktuak
Itsas behaketako ikerketarako azpiegitura

Itsas behaketako ikerketarako azpiegitura

Kostaldea Behatzeko azpiegitura eta ekipamendu zientifiko-teknologikoa (EuskOOS-RI)

Gehiago irakurri
Itsas Sistema Autonomoak (MAS)

Itsas Sistema Autonomoak (MAS)

Pasaia Ocean Autonomy-tik (POA), AZTIk tripulaziorik gabeko ibilgailuen flota bat erailtzen du –gliderrak, Itsasdrone eta Ranger–, iristen zailak diren eremuak urrunetik esploratzeko eta ingurumena monitorizatzeko diseinatuak. Sistema horiek ur azalean zein ur zutabean, kostalde zein ozeano inguruneetan, efizientzia eta autonomia handiz lan egiteko aukera ematen dute, eta itsas behaketarako gaitasuna handitzen dute.

Gehiago irakurri
Itsasontzi eta ontzi ozeanografikoak

Itsasontzi eta ontzi ozeanografikoak

AZTIk flota propioa eta kolaboratiboa du, ikerketa ozeanografikoa eta arrantza babesten dituena, bere baliabideak enpresa espezializatuen eta erakunde publikoen laguntzarekin konbinatuz. Gaitasun horrek itsaso zabalean zein kostaldean kanpaina zientifikoak teknika eta segurtasun maila handiz egitea bermatzen du.

Gehiago irakurri
Portuko azpiegitura

Portuko azpiegitura

AZTIk Pasaiako (Gipuzkoa) Portuko Herrerako kaian duen azpiegiturak itsasoari buruzko ikerketa lanetarako behar den laguntza teknikoa eskaintzen du.

Gehiago irakurri
Itsas eta arrantza biologiako laborategiak

Itsas eta arrantza biologiako laborategiak

Itsas organismoen azterketan espezializatutako laborategiak, fitoplanktonetik eta zooplanktonetik hasita, arrantza intereseko espezieetaraino.

Gehiago irakurri
Bioteknologia eta biologia molekularreko laborategiak

Bioteknologia eta biologia molekularreko laborategiak

Analisi genetikoa, mikroorganismoen identifikazioa, osagai funtzionalen garapena eta azterketa biomolekularrak.

Gehiago irakurri

Batzorde zientifikoak

AER. Economic Committee for Fisheries

Raúl Prellezo Iguaran Presidentea

ETP. Asociación para la Transición Energética en la Pesca y Acuicultura de la UE

Gorka Gabiña Iribar Aholkularitza Aditu Taldeko kidea

Euskal Akuikulturaren Estrategia Plana, 2030

FSBI. Society for Fish Biology and Fisheries

Naiara Rodriguez Ezpeleta Kontseiluko kidea

FVON. Fishing vessel ocean observing network

Ainhoa Caballero Reyes Batzordeko Kidea

IATTC. Inter-American Tropical Tuna Commission

Gorka Merino Cabrera Europako koordinatzaile zientifikoa

ICCAT. International Commission for the Conservation of Atlantic Tuna

Haritz Arrizabalaga de Mingo Europako koordinatzaile zientifikoa eta atun zuriaren Lantaldeko presidentea


Naiara Rodriguez Ezpeleta Atun gorriaren CKMR azpitaldeko burua (Chair)


Eider Andonegi Odriozola Ekosistemen Azpibatzordeko presidentea (SC-ECO)

ICES. International Council for the Exploration of the Sea

Dorleta García Rodríguez Lehendakariordea. Aholku Batzordea (ACOM)


Maria Korta Albisua Berdin-burua (Co-chair) berdelaren eta txitxarroaren arrautzen azterketei buruzko lantaldean (WGMEGS)


Arantza Murillas Maza Itsas ekosistemen erresilientziari eta zerbitzu ekosistemikoei buruzko lantaldeko burua (WGRMES)


Guillermo Boyra Eizaguirre Arrain pelagiko txikien azterketa akustikoei eta arrautzei buruzko lantaldeko kidea (WGACEGG)


Jose Antonio Fernandes Salvador Itsas zientzietan ikaskuntza automatikoari buruzko lantaldeko burua (WGMLEARN)


Naiara Rodriguez Ezpeleta Arrantzan eta akuikulturan genetikaren aplikazioari buruzko lantaldeko burua (WGAGFA)


Estanis Mugerza Gojenola Aisialdiko arrantzari buruzko ikerketei buruzko lantaldeko burua (WGRFS)

IOTC. Indian Ocean Tuna Commission

Gorka Merino Cabrera Europako lehendakariorde eta koordinatzaile zientifikoa, eta Tunu Tropikalen Lantaldeko presidentea

SIBIC. Sociedad Ibérica de Ictiología

Estibaliz Díaz Silvestre Presidentea

STECF. Scientific, Technical and Economic Committee for Fisheries

Raúl Prellezo Iguaran Presidentea


Leire Ibaibarriaga Contreras Kidea


Elsa Cuende de Francisco Kidea

Erlazionatutako aplikazio-sektoreak

Sektorea: Arrantza eta akuikulturako sektorea, Berrikuntzaren kudeaketa, Elikagaien sektorea, Itsas eta portu-azpiegiturak

Laguntza urrats bakoitzean

Idatzi zerbitzu honetako aditu-taldeari.

Harremanetan jarri
Cookieak