Ingurumen arloko legeria eta araudia betetzea, bai eta ISO 9001, ISO 14001, ISO/IEC 27001, UNE 166.002, ISO 45001 arauetan eta ISO/IEC 17025 arauan ezarritako betekizunak ere, gure kudeaketa-sistemaren erreferentzia iraunkorreko dokumentu gisa. Erreferentzia-arau horiek guztiak betetzea da gure bermea, kudeaketa-sistemak behar besteko konfiantza ematen dielako gure bezeroei beren eskakizunak betetzeko gai garela.
Eguneroko lanean sortzen diren desadostasunak eta hobetzeko, aztertzeko eta arazoak konpontzeko puntuak argi identifikatuz.
Sailen arteko oztopoak ezabatzeko, lantaldeak sortzen laguntzeko eta antolakundearen eraginkortasuna hobetzeko.
Jaduera-maila eta -eremu guztietan prestakuntza egokia duten pertsonak izatea. Langileen etengabeko prestakuntza-planetan ingurumen-alderdien gaineko sentsibilizazioa eta ezagutza txertatzea.
Etengabeko prozesuaren bidez, une bakoitzean beharrezkoa den ezagutza jasotzeko, partekatzeko, zabaltzeko eta erabiltzeko. Horretarako, Zuzendaritzak ekintza hauek inplementatzen ditu:
Gure espezializazioan sakonduz bakarrik egin ahal izango dugu aurrera ezagutzan eta merkatuan haziz, gure bezeroei ematen diegun balioa zuzenki proportzionala baita gure espezializazio-mailarekiko. Horregatik, ikerketa estrategikoko programak egiteak merkatuko lidergoa bermatzen digu.
Ezagutza guretzat eta bezeroentzat egokiak eta errentagarriak diren prozesu, produktu eta zerbitzu bihurtzeko berrikuntza, honako funtsezko printzipio hauetan oinarrituta:
Gure arteko lankidetza eta beste teknologia- eta ikerketa-zentro batzuekin, hornitzaileekin eta bezeroekin.
I+G+Bko jarduerak merkatuaren beharretara bideratzea, emaitzak gure jarduera garatzen den ingurune sozioekonomikoan erabili ahal izateko.
Nazioartekotzea eta benchmarkinga etengabeko erreferente gisa, gure jarduera-sektorearen barruan eta kanpoan jardunbide onenak bilatzeko, gure erakundean egokitzeko eta aplikatzeko, gaituagoak izateko.
Enpresa traktoreak Europako eta beste administrazio batzuetako proiektuetan integratzea, enpresa txiki eta ertainei teknologia berriak hurbiltzea eta teknologia berriak modu eraginkorrean transmititzea, enpresak teknologia hori mendera dezan.
Ezagutzak eta teknologiak zabaltzea sistemako eragileen eta gizartearen artean, ahaleginak ahalik eta errentagarrienak izan daitezen argitalpen zientifikoen, teknikoen, patenteen eta oinarri teknologikoko enpresa berrien bidez.
Erabakiak hartzeko prozesuetan ingurumen-irizpideak txertatuz, kutsadura prebenitzeko jarrera etengabea mantenduz, ingurumen-helburuak eta -xedeak ezarriz eta berrikusiz, eta energien erabilera, baliabide naturalak eta hondakinen ekoizpena murrizteko beharrezko jarduerak gauzatuz.
Produktibitatea, eraginkortasuna, kalitatea eta ingurumenaren babesa bezain garrantzitsua da. Gure jarduera guztietan aplikatu behar da, eta etengabe gainbegiratu. Gure politikaren ardatza da pertsona guztiak prestatzea eta informatzea, maila guztietan, istripuak prebenitzeko eta antolakundeari jarduera bakoitza egiteko beharrezkoak diren babes-baliabideak emateko. Guztion erantzukizuna da bere buruarentzat eta besteekin, zero istripu lortzeko.
Aplikatu beharreko legeria eta erakundeak sinatzen dituen bestelako akordioak betetzeko konpromisoa.
Politika hori zuzendaritza-bileren, intranet korporatiboaren eta harrera-planen bidez jakinarazten zaie langile guztiei. Urtero berrikusten da politika, Zuzendaritzak Sistema Berrikusteko egiten duen bileran.
2025 Urria