Ingurumeneko politika

Erakunde jasangarri bat

AZTIren jarduerak ingurumenarekiko duen inplikazioa dela eta, Zuzendaritzak garapen jasangarri eta osasungarriaren aldeko konpromisoa adierazi nahi du, kontziente izanik naturaren eta ingurune naturalaren babesa edozein jardueratan kontuan hartu behar dela, horren baitan baitago etorkizuneko belaunaldien ongizatea.

Horregatik, AZTIk, Ingurumenarekiko errespetuaren eta konpromisoaren erakusgarri, honako konpromiso hauek hartzen ditu bere gain:

  1. Ingurumen-ikuspegia integratzea: Ingurumen-dimentsioa eta ingurune naturalarekiko errespetua erabat txertatzea AZTIk garatzen dituen estrategia, prozesu eta proiektu guztietan.
  2. Lege-betetzea: Jarduera guztiak indarrean dagoen legeria eta araudia betez gauzatzea bermatzea, bai eta aplikagarriak diren gainerako ingurumen-eskakizunak ere, horietara etengabe egokitzeko jokabidearekin.
  3. Kutsaduraren prebentzioa: Gure jarduerek ingurunean izan ditzaketen eragin negatiboak prebenitu, minimizatu eta, ahal den neurrian, ezabatzea, baliabide naturalen erabilera jasangarriaren, energiaren erabilera eraginkorraren eta hondakinen murrizketa, berrerabilera eta birziklapena sustatzearen bidez.
  4. Ingurumen-aldagaia erabakietan txertatzea: Inbertsioen erabaki-prozesuetan eta gure jarduera gauzatzeko egiten diren produktu edo zerbitzuen erosketetan ingurumen-aldagaia kontuan hartzea.
  5. Etengabeko hobekuntza: Ingurumen-kudeaketako sistemaren etengabeko hobekuntzaren alde lan egitea, gure jardueren ebaluazio sistematiko eta periodikoaren bidez, helburuen betetze-mailaren berrikuspenaren eta ingurumen-alderdi eta -arriskuen ebaluazioaren bitartez, ingurumen-errendimendua hobetzeko.
  6. Ingurumen-aldagaiaren integrazioa negozioan: Lankide, hornitzaile eta bezeroen artean ingurumen-praktika egokiak hartzea sustatzea.
  7. Prestakuntza eta inplikazioa: Ingurumen Politika hau erakundeko pertsona guztiei komunikatu eta zabaltzea; ingurumen-helburuei eta lortutako emaitzei buruzko informazioa ematea. Jardueren arabera egokitutako prestakuntza eta sentsibilizazio planak prestatu eta ematea. Pertsonak inplikatzea erakundeko parte-hartze kanal ezberdinen bidez, ingurumen-hobekuntzan aktiboki parte har dezaten.
  8. Ikerketa eta garapena sustatzea: Gure espezializazio-arloetan teknologia eta prozesu berrien ikerketa eta garapena bultzatzea, klima-aldaketa ulertzen, horretara egokitzen eta hura arintzen laguntzeko, biodibertsitatea kontserbatzeko eta beste ingurumen-erronka batzuei aurre egiteko, betiere ikuspegi prebentibo batekin eta baliabide naturalen erabilera eraginkorragoa ahalbidetuz.
  9. Ingurumen-inpaktua murriztea: Guk gidatzen edo parte hartzen dugun proiektuek izan dezaketen ingurumen-inpaktua ahalik eta gehien murriztea.
  10. Lankidetza soziala: Ingurumenaren kontserbazio, hezkuntza eta sentsibilizazio proiektuetan parte hartzea, Administrazio Publikoekin, GKEekin, elkarteekin eta beste erakunde batzuekin lankidetzan.
  11. Gizartearekiko komunikazioa: Patronoekin, administrazio publikoekin, gizarte eta ekonomia eragileekin eta, oro har, gizartearekin komunikazio eta informazio kanal arinak mantentzea, AZTIren jarduerei eta horien ingurumen-harremanari dagokienez.

Politika honen printzipioek Ingurumeneko Helburu eta Xedeen ezarpen eta berrikuspenaren jardun-markoa ematen dute, eta AZTIko pertsona guztientzat gida izan behar dute. Horrela, politika hau enpresaren plangintza eta kudeaketan integratzean, Ingurumenarekin lotutako jardueren aurrean erantzun koherentea bermatzen da.

Politika hau AZTIko kide guztiek ezagutzen eta onartzen dute, eta, gainera, jendearen eskura dago kontsultarako. Halaber, etengabeko hobekuntza prozesu baten bidez eguneratzen da, egokitzat jotzen denean.

Printzipio hauek AZTIren enpresa eta lantoki guztietan aplikatzen dira: Sukarrieta, Pasaia eta Derio.

Rogelio Pozo

ZUZENDARI NAGUSIA

AZTI

Cookieak