Basque Circular Summit 2025 ekitaldia apirilaren 2an, 3an eta 4an egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak HOBE antolatutako topaketa honen helburua da ekonomia zirkularrak enpresei eta Euskadiko sare sozioekonomiko osoari eskaintzen dizkien erronkak eta aukerak aztertzea, eta egindako lana balioestea, jarduera berrietarako inspirazio-iturri bezala.
Ekitaldiak eskainiko dituen hiru ekimenetan izango da AZTI:
Apirilaren 2an 12:15etatik 13:15etara
“Ekoberrikuntza elikadura-katean” ekitaldi paraleloa antolatu dugu.
Apirilaren 4an 9:00etatik 10:00etara
Saioa Ramos, Eraginkortasun eta Jasangarritasunean aditua, “Climate & circularity calculator” saioan izango da.
Legamia hidrolizatua: elikagaien industrian sortutako azpiproduktuen balorizazioaren adibide gisa, balio erantsi handiko osagaiak sortzeko, teknologia berritzaile eta jasangarriak erabiliz.
Muskuilu-aroma: teknologia berritzaile eta jasangarrien bidez egindako lurrunezko muskuiluen egosketan sortutako uretan oinarritutako prototipoa. Balio handiko proteina duen produktua ematen du, eta gizakien eta/edo animalien elikadurarako osagai interesgarria da.