Errekonozimendu berria, oraingoan IOTCko Tunido Tropikalen Lantaldearena
Azken berriak
Estuarioetako sedimentuetan ezkutatutako biodibertsitatea agerian utzi duen aitzindari den katalogo genetikoa
Uhinakeko Batzorde Teknikoak 7. Nazioarteko Klima Aldaketa eta Kostalde Kongresuaren gakoak ezarri ditu
AZTIk, BKHF-k eta BBK KUNAk “Sustainable Gastronomy” ziurtagiria aurkeztu dute, Euskadiko gastronomiarekiko konpromisoaren parte gisa
Indiako Ozeanoko Atunketa Batzordeko (IOTC) Tunido Tropikalen Lantaldeak (WPTT) errekonozimendu berezia egin dio gure lankide Agurtzane Urtizbereari, Indiako Ozeanoko atun hegal horiaren ebaluazioan egindako ekarpen handiagatik. Aitortza hori IOTCko Idazkaritzako zientzialari Dan Fu-rekin partekatu du.
WPTT Donostian elkartu da, urriaren 21etik 26ra, eta IOTCko 20 alde kontratatzaile baino gehiagotako 60 zientzialari inguru bildu ditu, horien artean Europar Batasuna egonik. Bilkura gure lankide Gorka Merinok presiditu du.