Bloga

Zientzia zahartze osasungarria sustatzeko

Autor/a: Itziar Tueros Gutiérrez. Koordinatzailea (PhD)
Autor/a: Ainara Cano. Ikertzaile senior (PhD)
Autor/a: Esther Sanmartín. Ikertzailea (PhD)
Autor/a: Irene Peral. Ikertzaile nagusia
01.10.2025
Lerroak: Zahartze osasungarria

Edukien aurkibidea

Euskadin, bizi-itxaropena dagoeneko 80 urtetik gorakoa da, eta hurrengo hamarkadetan 65 urtetik gorako pertsonen portzentajea nabarmen haziko dela aurreikusten da. Egoera hau lorpen handia da, baina baita erronka ere: nola bermatu urte gehigarri horiek osasun eta bizi-kalitate onenarekin biziko direla?

AZTIn galdera horri erantzuten saiatzen gara zientziaren bidez, eta bereziki doitasunezko nutrizioaren eta zahartze aktibo eta osasungarria sustatuko duten soluzio berritzaileen bidez.

Doitasunezko nutrizioa: bizitzako etapa bakoitzerako dieta egokitua

Egun, argi dago elikadura ezin dela modu uniformean ulertu: pertsona bakoitzak behar desberdinak ditu, adinaren, genetikaren, hesteetako mikrobiotaren, ohituren eta ingurumenaren arabera. Adineko pertsonen kasuan, desberdintasun horiek are nabarmenagoak dira. Muskulu-masaren galera, zentzumen-perzepzioaren aldaketak edo gaixotasun kronikoen prebalentzia handiagoa faktore garrantzitsuak dira, eta elikadura-egokitzapen pertsonalizatua eskatzen dute.

Teknologia berriek gure gorputza hobeto ezagutzeko aukera ematen digute. AZTI erreferentea da estatu mailan -omika zientzietan, eta CDTIren (Centro para el Desarrollo Tecnológico Industrial) bidez “Cervera Bikaintasun Zentroa” gara, elikadura osasungarriak garatzeko -omika zientzien erabileran. Horren adibide da globulu gorrien mintzeko lipidomika: odol-lagin sinple baten bidez jakin dezakegu gure organismoak zein mantenugai behar dituen eta zer proportziotan. Datu horiek mikrobiotari, bizimoduari, lehentasun sentsorialei edo alderdi psikosozialei buruzko informazioarekin konbinatuta, populazio-profil zehatzagoak sor ditzakegu. Gure esperientzia eta adimen artifizialaren laguntzaz, gomendio nutrizional pertsonalizatuak eta elikadura-irtenbideak garatzen ditugu adinekoen beharretara egokituta.

Adinekoentzako bereziki diseinatutako produktu berriak

Elikagaiek gure gorputzean duten eragina ezagutzeaz gain, adinekoentzako berariaz egokitutako produktuak merkaturatzeko lanean ari gara. Teknologiaren bidez produktu funtzional eta aberastuak garatzen ditugu, bizi-etapa desberdinetara egokituak eta, aldi berean, kontsumitzaileen eskaerarekin bat datozen ezaugarri sentsorialak mantenduz. Horrez gain, jasangarritasun-irizpideak ere errespetatzen ditugu.

Azken batean, adinekoentzako testura, zapore eta nutrizioaren eskakizunei erantzungo dieten elikagai berriak diseinatzen ditugu, elikaduraren segurtasuna eta plazera bermatuz.

ciencia envejecimiento saludable

Zahartze osasungarria sustatzeko proiektu estrategikoak

Arlo honetako ikerketa proiektu handien bidez gauzatzen da, beste ikerketa-zentro, ospitale eta enpresekin lankidetzan. Adibidez:

Horrez gain, Healthy Ageing Think & Do Tank ekimenaren parte gara, EIT Food-ek sustatua, non ikertzaileak, osasun-profesionalak eta politika-adituak elkartzen diren elikadura-sistemak zahartzearen beharrizan berrietara nola egokitu daitezkeen aztertzeko.

Ikerketatik harago: benetako irtenbideak

Proiektu hauen helburua ez da soilik ezagutza zientifikoa sortzea, baizik eta hori pertsonen bizitza hobetuko duten irtenbide erreal bihurtzea: elikagai egokituak diseinatzea, ohitura nutrizionalak gidatzeko aplikazio digitalak eskaintzea eta diagnostiko-tresnak garatzea, prebentzioan aritzeko.

Zahartzea ez litzateke bizi-kalitatea galtzearen sinonimo izan behar. Horregatik, zientziaren eta berrikuntzaren bidez, adinekoek beren autonomia, osasuna eta ongizatea denbora luzeagoz mantentzea nahi dugu; bizitzari gehitzen zaion urte bakoitza bizipozez eta osasunez betetako urte izan dadin.

gobierno vasco

Ikerketa taldea

Itziar Tueros

Itziar Tueros Gutiérrez
Koordinatzailea (PhD)

Harremanetan jarri
Cookieak