Bloga

El ritmo de sedimentación del estuario de Oka no será suficiente para compensar el aumento del nivel del mar

03.11.2023

Edukien aurkibidea

Ihobe sozietate publikoak AZTIren azterketa bat argitaratu du; bertan, klima-aldaketak Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Oka estuarioan duen eragina analizatzen da, zenbakizko metodoak erabiliz. Txostena —Ihoberen web orrian dago eskuragarri “Klima-aldaketak Okaren estuarioan (Bizkaia) dituen efektuekin eredu bat sortzeko, Euskadiko bestelako estuarioetan hartu beharreko egokitzapen-neurriak zehazte aldera – OKAKLIMA” izenburupean— Urdaibaiko itsasadarraren estuarioan zentratu da, honi buruzko informazio tekniko ugari dagoelako eta naturagune horrek duen balio izugarriagatik, bertan aurkitzen ditugun baliabideen aniztasuna eta originaltasuna direla eta. Egindako azterketa beste estuario batzuetan eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegokoetan klima egokitzeko hartu behar diren neurrien erreferentzia gisa erabili ahal izango da.

Azterketak erakutsitako emaitzen artean, estuarioko elementu guztien hazkundea aipatzen da, baita euren kota itsas mailaren igoerara egokitzen duten padura naturalena ere. Gainera, IPCCren azken klima-proiekzioen arabera, sedimentazio-erritmoa ez da nahikoa izango itsas mailaren igoera konpentsatzeko; horrek estuarioaren babes naturala murriztuko du kostaldeko higaduraren eta uholdeen aurrean, eta padurak denbora gehiagoz egongo dira urpean, eta horrek eragina izango du gaur egun dauden espezieen bilakaeran eta hedaduran.

Emaitza horiek itsasertzeko eta mareen garraioa Okako estuarioan parametrizatzea lortu duen analisi-metodologia —metodo numerikoen erabileran oinarritutakoa— berritzaile baten bidez lortu dira, hainbat klima-egoeratan estuarioaren uholdea aztertzea lortu da, eta estuarioko elementu morfologikoen (deltak, hondartzak, ubideak, marearteko lautadak eta padurak) bolumenaren epe luzeko bilakaera zehaztea lortu da.

estuario_oka_aumento_nivel_mar

Metodologia Euskal Autonomia Erkidegoko beste estuario batzuetan ere aplikatu ahal izango da

Emaitza horiek itsasertzeko eta mareen garraioa Okako estuarioan parametrizatzea lortu duen analisi-metodologia —metodo numerikoen erabileran oinarritutakoa— berritzaile baten bidez lortu dira, hainbat klima-egoeratan estuarioaren uholdea aztertzea lortu da, eta estuarioko elementu morfologikoen (deltak, hondartzak, ubideak, marearteko lautadak eta padurak) bolumenaren epe luzeko bilakaera zehaztea lortu da.

Metodologia definitzerakoan, kontuan hartu dira olatuen, mareen eta emarien serie historikoak, eta berreraikuntza geologiko eta historikoetan oinarritutako itsas mailaren igoera-tasen serieak; horietaz gain, kontuan hartu dira ere Klima Aldaketari buruzko Adituen Gobernu arteko Taldearen (IPCC) proiekzio klimatikoak.

Ikerketa AZTIk egin du, Ihobek 2016tik sustatzen duen KLIMATEK klima-aldaketara egokitzeko I+Gko, berrikuntzako eta frogaketako proiektuak egiteko deialdiaren esparruan.

Erlazionatutako aktualitatea

Bloga 14.10.2025

Mikrotomoa: itsasoa geruza finetan mozten zuen erreminta

Gehiago irakurri
Bloga 01.10.2025

Zientzia zahartze osasungarria sustatzeko

Gehiago irakurri
Bloga 24.09.2025

Elikagaien xahuketaren aurka hezkuntzaren bidez: etorkizunerako apustua

Gehiago irakurri
Bloga 04.06.2025

MarTech 2025 en Pasaia: Tecnología marina para un océano más inteligente y sostenible

Gehiago irakurri
Cookieak