Arrakasta-kasua

Itsas mailaren igoera Bizkaiko golkoan eta haren eraginak kostaldean

17177

Erronka

Itsas maila igotzen ari da Bizkaiko golkoan. Klima-aldaketa globalari lotutako fenomeno horrek gero eta arreta handiagoa pizten du. Igoera horrek itsasaldi biziek eta ekaitzek eragindako uholdeen inpaktua areagotu dezake. Kalte handiak eragin ditzake portuetan, dikeetan eta itsas pasealekuetan, eta arriskuan jartzen ditu hondartzak eta estuarioetako ekosistemak.

Irtenbidea

AZTIk itsas mailari buruzko datuen jarraipena eta etorkizunerako proiekzioak uztartzen ditu euskal kostaldean. Gainera, Ihoberentzat azterlanak egin ditu, klima-aldaketak kostaldean dituen ondorioei buruz. Azterlan horiek hondartzetan eta estuarioetako ekosistemetan, hala nola paduretan eta itsas belardietan, duen inpaktua aztertzen dute.

Emaitzak

  • Itsas maila hamarkadako 1,5 eta 3,5 cm artean igo dela hautematea, 1990eko hamarkadaz geroztik.
  • Mendearen amaierarako euskal kostaldean 50 eta 65 cm arteko igoera aurreikustea.
  • 2050erako Euskadin itsas maila 25 cm inguru igoko dela kalkulatzea, eta hondartzen azaleraren % 16 galduko dela aurreikustea.
  • Estuarioak eragina jasaten duten ekosistema gisa identifikatzea. Padurak eta itsas belardiak garrantzitsuak dira biodibertsitaterako eta karbono urdinaren hustuleku gisa.
  • Funtsezko informazioa, klima-aldaketa arintzeko eta hartara egokitzeko irtenbide jasangarriak bilatzeko.

 

Ikerketa-proiektuak

KOSTAEGOKI

Vulnerabilidad, riesgo y adaptación de la costa de la CAV frente al cambio climático

Proiektua ikusi

Hitz egin dezagun

Kontatu zer behar duzun, eta guk arduratuko gara gainerakoaz.

Harremanetan jarri
Erlazionatutako aplikazio-sektoreak, ikerketa-lerroak eta azpilerroak

Sektoreak: Arrantza eta akuikulturako sektorea, Itsas eta portu-azpiegiturak, Offshore sektorea

Ikerketa lerroak: Klima Aldaketa

Ikerketa-azpilerroak: Itsas ingurunean klima-aldaketa arintzea, Klima-aldaketara egokitzapena, Klima-aldaketaren behaketa eta inpaktua, Klima-aldaketaren joerak eta eszenarioak

Cookieak