Arrakasta-kasua

Europako legatzaren ebaluazio eta kudeaketa hobetua Ipar-ekialdeko Atlantikoan

Erronka

Europako legatza (Merluccius merluccius) Ipar-ekialdeko Atlantikoko espezie garrantzitsuenetako bat da, bai balio ekonomikoagatik, bai garrantzi ekologikoagatik. Hala ere, azken urteetan arazo nabarmenak antzeman ziren bi stock nagusien —iparraldekoa eta hegoaldekoa— ebaluazioan, eta horrek zaildu egiten zuen haren kudeaketa jasangarrirako aholku zientifiko sendoa ematea.

2020an, Itsasoa Ikertzeko Nazioarteko Kontseiluak (ICES) hegoaldeko legatzaren ebaluazio-eredua baztertu zuen, eta kudeaketarako aholkua ugaritasun-indizeetan soilik oinarritu zen, prozesuaren fidagarritasuna murriztuz. Aldi berean, iparraldeko legatzaren kasuan konbergentzia-arazoak eta ereduaren hipotesi jakin batzuen aurrean sentikortasuna atzeman ziren, eta horrek banakako hazkundearen estimazioan eragina zuen.

Irtenbidea

AZTIk iparraldeko legatzaren stockean izan duen lidergo zientifikoarekin, eta Ozeanografia Espainiako Institutuarekin (IEO) lankidetzan, populazioen ebaluaziorako eredu berri bat garatu zen, sendoagoa eta bi legatz-populazioen ezaugarri biologiko eta arrantzaleetara egokitua.

2022ko ebaluazio-metodologiaren berrikuspen eta eguneratze formalaren (benchmark) baitan, lehendik zeuden ereduak berrikusi eta hobetu ziren, datu biologiko berriak, hazkunde-parametroak eta populazio-egitura alternatiboak txertatuz. Lortutako emaitzek honakoak ahalbidetu zituzten:

Horrez gain, espeziearen egitura genetiko populazionala aztertu zen, bi stocken kudeaketa koordinatuan izan dezakeen eragina ebaluatzeko.

Emaitzak

Erlazionatutako aplikazio-sektoreak, ikerketa-lerroak eta azpilerroak

Sektoreak: Arrantza eta akuikulturako sektorea

Ikerketa lerroak: Arrantza eta akuikultura eraginkorra eta jasangarria, Ekonomia urdina

Ikerketa-azpilerroak: Arrantzaren kudeaketa jasangarria

Cookieak