Irisgarritasuna: sarbide hobea guztiontzat

Urritasun, ezgaitasun edo minusbaliotasunen bat izan arren informaziora mugarik gabe sartu ahal izatea da irisgarritasuna. Pertsona ugari iristen dira gure orrietako informaziora gureaz oso bestelako egoeretatik. Izan ere, litekeena da entzumen-, ikusmen- edo mugikortasun-arazoak izatea, irakurtzeko edo ulertzeko zailtasunak izatea, teklatua edo sagua ezin erabiltzea edo testuak soilik irakurtzen dituen irakurgailu bat edukitzea, edo pantaila txiki bat edo konexio motela.

Irisgarritasuna ez da interesgarria ezgaitasunak dituzten pertsonentzat soilik; web-orrirako sarbidea hobetu egiten du oro har. Horretarako, hauek dira gure irisgarritasun-arauak:

  • WAI (Web Accessibility Initiative) protokoloko WCAG (Web Content Accessibility Guidelines) arauak betetzea; gutxienez AA mailan eta AAA mailaren zati batean. Arau horiek mundu osoan daude indarrean eta W3Ck (World Wide Web Consortium) Interneteko estandartzat hartzen ditu.
  • Aipatutako arau horiek betetzen diren edo ez egiaztatzeko, Web Orriko Irisgarritasuneko testa (TAW) erabiltzen da. Tresna hori Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak sortu zuen, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko Legearekin bat etorriz.

Gure irisgarritasun-politikaren ahalmena

Zoritxarrez, webeko zenbait edukik irisgarritasun mugatua dute eta ez dira webguneko gainerakoen mailara iristen.

Jakin badakigu web honen irisgarritasuna hobetu daitekeela eta horretarako lanean ari gara. Lan horretan laguntzeko gonbidapena egiten dizugu. Horretarako, bidali zure oharrak edo iradokizunak.