Ebaluazio biometriko bat da, kontsumitzaileen eta produktu jakin baten arteko benetako konexio emozionala neurtzen duena, merkatura atera aurretik haren erakargarritasuna eta arrakasta-potentziala identifikatzeko.
AZTIk garatutako prozedura da, neuromarketingeko tresnak eta analisi sentsoriala uztartzen dituena, produktuarekin interakzioan sortzen diren berehalako erreakzio emozionalak ebaluatzeko.
Teknikoki egokiak diren produktuek ere huts egin dezakete publikoarekin konexio emozionalik sortzen ez badute. Test honek identifikatzen du zein atributuk —bisualak, ukimenezkoak, funtzionalak edo sentsorialak— pizten duten interesa, atsegina edo errefusa, eta horri esker doikuntzak egin daitezke eskala handiko ekoizpena baino lehen.
Parte-hartzaileek produktuarekin elkarreragiten dute, eta aldi berean hainbat aldagai erregistratzen dira, hala nola arreta bisuala, aurpegiko mikroadierazpenak, erantzun galvanikoa eta bihotz-erritmoa. Datuen analisiak erakusten du zein produktu-ezaugarrik indartzen duten konexio emozionala eta zeinek behar duten hobekuntza.
Sektoreak: Elikagaien sektorea
Ikerketa lerroak: Kontsumoaren portaera eta joerak
Ikerketa-azpilerroak: Portaeraren analisia eta erantzun emozionala (neuromarketina)