Zerbitzua

Nutrizio-gomendio pertsonalizatuak

AZTIk nutrizio-gomendio pertsonalizatuak garatzen ditu kolektibo desberdinetarako —kirolariak, obesitatea duten pertsonak, minbizia duten pazienteak, pertsona nagusiak eta langileak— profil molekularrak (lipidomika, mikrobiota eta beste omika batzuk) eta osasunari, bizimoduari eta kontsumo-ohiturei buruzko datuak erabiliz. Helburua da osasuna, errendimendua eta bizi-kalitatea hobetzea, gomendio zehatzen, eraginkorren eta banakako beharretara egokituak direnen bidez.

Recomendaciones nutricionales personalizadas

Ebazten duen arazoa

Pertsona bakoitzak ezaugarri propioak ditu (adina, osasun-egoera, metabolismoa, gaixotasunak, ohiturak, gaitasun fisikoak), eta horregatik dieta “estandarrak” ez du beti modu berean funtzionatzen guztientzat. Pertsonalizaziorik gabe, nutrizio-produktuek eta gomendioek ez dute beren potentzial osoa betetzen (adib. obesitatean, minbizian, zahartzean edo kirolarien kasuan), eta emaitza apalak edo are kontrako ondorioak sor daitezke.

Zer egiten dugu eta nola egiten dugu

Onura nagusiak

Erlazionatutako aplikazio-sektoreak, ikerketa-lerroak eta azpilerroak

Sektoreak: Elikadura eta Osasuna, Elikagaien sektorea

Ikerketa lerroak: Nutrizio eta osasun pertsonalizatua, One health, Zahartze osasungarria

Ikerketa-azpilerroak: Elikaduraren eragina giza osasunean

Laguntza urrats bakoitzean

Idatzi zerbitzu honetako aditu-taldeari.

Harremanetan jarri
Cookieak