Kostaldean eta itsaso zabalean dauden neurketa ozeanikoetako instalazioetarako mantentze-zerbitzu integrala eskaintzen dugu, ikerketa, iragarpena eta ingurumen-kudeaketa sostengatzen dituzten itsas behaketen kalitatea eta jarraitutasuna bermatzeko.
Itsas datuen fidagarritasuna azpiegitura hauen operatibotasunaren mende dago: boiak, mareografoak, HF radarreak edo kostaldeko estazioak. Mantentze espezializaturik gabe, denbora-serieak eten egiten dira, muturreko fenomenoak aurreikusteko gaitasuna murrizten da eta itsas segurtasunerako, larrialdien kudeaketarako eta ikerketa zientifikorako funtsezkoa den informazioa galtzen da.
Sektoreak: Itsas eta portu-azpiegiturak, Offshore sektorea
Ikerketa lerroak: Ekonomia urdina, Ingurumen-erresilientzia eta aldaketa globala, Ozeanografia operazionala
Ikerketa-azpilerroak: Behaketa eta monitorizazioa denbora errealean