Zerbitzua

Itsas ekosistemen ezagutza eta ebaluazioa

Europar Batasunean, itsas ingurumenaren kontserbazioak eta kudeaketak ez dute oraindik lurreko ingurunean lortutako garapen-maila bera izan. Azken urteetan aurrerapenak egin diren arren, erronka garrantzitsuak dira oraindik ere itsasoko Natura 2000 Sare koherente bat sendotzeko eta itsas babeserako eremuen kudeaketa integratu eta eraginkorrerantz aurrera egiteko. Habitat Zuzentarauak (92/43/EEE) eta Europako beste araudi batzuek komunitate-intereseko habitatak eta espezieak identifikatu eta babesteko, kontserbazio-neurriak definitzeko eta Itsas Babeseko Eremuen (IBE) sare koherente bat sortzeko betebeharra ezartzen dute.

Ebazten duen arazoa

Europako itsas kontserbazioak oraindik ere ezagutza-gabezia handiak ditu, bereziki sakoneko eta sarbide zailagoko inguruneetan.

Ekosistema horiek biodibertsitate handia dute, baina oso kalteberak dira gizakiaren jardueren eraginaren aurrean, hala nola hondo-arrantza, hidrokarburoen erauzketa edo itsaspeko meatzaritza.

Informazio sendoaren faltak kontserbazio-egoeraren ebaluazioa eta kudeaketa eta leheneratze neurri eraginkorrak planifikatzeko gaitasuna mugatzen ditu, eta horrek itsas babesari lotutako Europako helburuen betetzea atzeratzen du.

Zer egiten dugu eta nola egiten dugu

Onura nagusiak

Erlazionatutako aplikazio-sektoreak, ikerketa-lerroak eta azpilerroak

Sektoreak: Arrantza eta akuikulturako sektorea, Offshore sektorea

Ikerketa lerroak: Itsaso eta kostaldeko ingurumen-kudeaketa

Ikerketa-azpilerroak: Itsas espezie eta habitatak kontserbatzea eta leheneratzea

Laguntza urrats bakoitzean

Idatzi zerbitzu honetako aditu-taldeari.

Harremanetan jarri
Cookieak