AZTIk itsas eta kostaldeko inguruneetan espezie exotiko inbaditzaileen detekzio goiztiarrerako, jarraipenerako eta kudeaketarako programak diseinatu eta gauzatzen ditu. Lagin-bilketa espezializatuen bidez —ingurumeneko ADNa, kartografia eta arriskuen ebaluazioa barne— administrazioei eta sektoreei laguntzen diegu biodibertsitatea babesten eta inpaktu ekologiko zein ekonomikoak arintzen.
Espezie exotiko inbaditzaileak mehatxu nagusietako bat dira itsas ekosistemen biodibertsitatearentzat eta funtzionamendu egokiarentzat. Espezie autoktonoak ordezkatu ditzakete, habitatak aldatu eta kostu ekonomiko handiak eragin, besteak beste akuikulturaren, arrantzaren edo itsas garraioaren sektoreetan. Kontrol- eta detekzio goiztiarrerako planen gabeziak zaildu egiten du kudeaketa- eta prebentzio-neurri eraginkorrak aplikatzea.
Sektoreak: Arrantza eta akuikulturako sektorea, Itsas eta portu-azpiegiturak, Offshore sektorea
Ikerketa lerroak: Ingurumen-erresilientzia eta aldaketa globala, Itsaso eta kostaldeko ingurumen-kudeaketa
Ikerketa-azpilerroak: Itsas espezie eta habitatak kontserbatzea eta leheneratzea