Klima-aldaketaren aurrean arrantza-stocken egungo egoeraren diagnostikoa egiten dugu, datu ozeanografikoak, biologikoak eta sozioekonomikoak integratzen dituzten ikerketen bidez. Zerbitzu hau ebidentzian oinarritutako kudeaketa egokitzaile baterako lehen fasea da.
Klima-aldaketak eragin zuzena du ustiatutako espezie askoren ugaritasunean, banaketan eta produktibitatean. Eragin horien egungo ebaluazio zehatzik gabe, arrantza-kudeaketako erabakiak ez-eraginkorrak edo ez-jasangarriak bihur daitezke.
AZTIn ikuspegi integrala aplikatzen dugu klima-aldaketak stocketan gaur egun dituen ondorioak aztertzeko:
Sektoreak: Arrantza eta akuikulturako sektorea
Ikerketa lerroak: Ekonomia urdina, Ingurumen-erresilientzia eta aldaketa globala, Klima Aldaketa
Ikerketa-azpilerroak: Klima-aldaketaren behaketa eta inpaktua