AZTIren fagoei buruzko memoria, teknologia emergente honen ezagutza, aurrerapen zientifikoak eta aplikazio nagusiak biltzen dituena.
Deskargatu
“Fagoak, elikadura katean segurtasun mikrobiologikoa hobetzeko soluzio naturala” txostena teknologia emergente honen inguruko ezagutza, aurrerapen zientifikoak eta aplikazio nagusiak biltzen dituen argitalpena da, agroelikaduraren esparruan.
Fagoak (edo bakteriofagoak) bakteria espezifikoak infektatzeko gai diren birus naturalak dira, eta gero eta protagonismo handiagoa hartzen ari dira sektoreko erronka nagusiei aurre egiteko irtenbide eraginkor gisa; besteak beste, elikagaien segurtasuna hobetzea, antibiotikoen erabilera murriztea eta erresistentzia antimikrobianoen aurkako borroka. Testuinguru horretan, txostenak haien potentzialaren ikuspegi integrala eskaintzen du, eta agroelikadura-kate osoan duten aplikazioa aztertzen du: lehen mailako ekoizpenetik (nekazaritza, abeltzaintza eta akuikultura) hasi, eta elikagaien prozesaketa, kontserbazioa eta ontziratzeraino.
Argitalpen hau bereziki interesgarria izango da agroelikadura-sektoreko enpresentzat (haragi-industria, esnekiak, arrantza, akuikultura, IV. gama, etab.), kalitate eta elikagaien segurtasuneko arduradunentzat, enpresetako I+G+b sailetarako, administrazio publikoentzat eta, oro har, fagoen potentzialari buruz gehiago jakin nahi duen edonorentzat.
Sektoreak: Berrikuntzaren kudeaketa, Elikagaien sektorea, Makineria eta tresneria industrialen ekoizleak, Osagaien industria
Ikerketa lerroak: Bioteknologia, Elikagai eta teknologia berriak, Elikagaien kalitatea eta segurtasuna, One health
Ikerketa-azpilerroak: Akuikultura, Ekoizpen-eraginkortasuna, Elikagaien arriskuen minimizazioa, Elikagaien bioteknologia, Prozesatze- eta kontserbazio-teknologiak