Zer da LAKET?
LAKET, Euskal Autonomia Erkidegoko kostaldeko aisialdi-jardueren inguruko jarraipen zientifikoan, itsasoko laket-arrantzari buruzko datuak modu sistematikoan biltzeko eta laginketa egiteko programa da.
Aipatu laginketak honako elementuak jasotzen ditu:
- Laket-arrantza mota ezberdinetako zuzeneko laginketak.
- Laket-arrantzaren sektorearen parte-hartze aktibo eta borondatezkoa, banaka zein kolektiboki (adibidez, txapelketak).
- AZTIk egiten duen jarraipen zientifikorako beharrezko informazioaren bilketa.
Zer arazo konpontzen ditu?
- Itsasoko laket-arrantzak ekosisteman izan dezakeen benetako eraginari buruzko datu kuantitatiboen gabezia.
- Jarduera hori arrantza-baliabideen ebaluazioan txertatzeko beharra.
- Derrigorrez deklaratu beharreko espezieei buruzko informazio-beharra, Europako araudiaren (EB, 2019) esparruan, eta 2023/2842 Kontrol Erregulazio berrian.
- Eskuragarri dauden datuen adierazgarritasuna eta kalitatea hobetzea.
Zein helburu ditu?
- Lehorretik, laket-ontzitik eta urpeko-arrantzan aritu ohi diren arrantzaleei zuzeneko laginketak egitea, aurrez-aurreko inkesten bitartez.
- Boluntarioki datuak eskaini nahi dituztenei horretarako plataforma edo tresna eskaintzea.
- Laket-arrantzaleen sektorea eta erakundeen arteko borondatezko lankidetza sustatzea.
- Datuak biltzea, ondoren azterketa zientifikoa egiteko.
Bildutako informazioari esker, laket-arrantza jarduera honako kontzeptuen arabera karakteriza daiteke:
- Laket-arrantza gune edo eremu garrantzitsuenen identifikazio eta jarraipena, laket-arrantza mota bakoitzerako (lehorrekoa, laket-ontzietakoa, eta urpeko laket-arrantza).
- Arrantzaleen profila (adina, esperientzia, etab.).
- Arrantza-ahalegina.
- Harrapatutako espezieak (gutxi gorabeherako kiloak eta ale kopurua).
Datuen erabilera eta babesa:
Bildutako datuek helburu zientifiko hutsa dute. Informazio guztia modu anonimoan eta agregatuan tratatzen da, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoa errespetatuz.
Onura nagusiak
- Kudeaketa jasangarrirako oinarri zientifikoa indartzen du.
- Aisialdiko jardueren jarraipen zientifikoan, itsasoko laket-arrantza arrantza-baliabideen ebaluazioan txertatzen du.
- Kostaldeko eta haren baliabideei buruzko ezagutza sendotzen du.
- Zorroztasun metodologikoa eta konfidentzialtasuna bermatzen ditu.
Parte-hartzea eta kontaktua
Sektorearen parte-hartzea funtsezkoa da, ezagutza hobetzeko eta baita itsas-ekosistemaren jasangarritasuna bermatzeko ere.
Informazio gehiagorako edo iradokizunak egiteko: laket.arrantza@azti.es